Carriden House Eskoziako Bo'ness herrian dagoen jauregia da, Falkirk eskualdean. A mailako eraikina izendatu zuten 1980an.

Carriden House
Carriden House, Roman fort, annexe and settlement
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaFalkirk
Koordenatuak56°00′38″N 3°33′55″W / 56.01047°N 3.56531°W / 56.01047; -3.56531
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1602
Arkitektura
Ondarea
LB22339

Historia aldatu

II mendeko Antoninoren Harresiaren gotorleku baten barruan eraiki zen, dirudienez harresiaren ekialdeko muturrean. XVI mendean dorre bat egongo zela uste da baina 1602an John Hamiltonek haren lekuan Carriden House eraiki zuen.

XVII mendearen bukaeran Mynle familiak erosi zuen eta 1814an Sir George Johnstone Hope almiranteak. Honen seme Sir James Hopek aldaketa batzuk egin zizkion. Hurrengo urteetan hainbat eskutatik pasa zen eta 1970 hamarkadan Eskozia Hegoaldeko Argi-indar Konpainiak eskuratu zuen jauregia eraitsi eta argi-indar ekoizpenerako instalazioa jartzeko. Ez zen egitasmoa bete baina etxea bertan behera gelditu zen. XX mendearen bukaeran Barkhouse familiak erosi zuen, berriztu eta gaur egun beren bizilekua da.

Deskribapena aldatu

L-itxurako oinarridun jauregia da. Hasierako dorrea hiru solairukoa da eta XVII gehituriko hegala bi solairutakoa.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu