Carmen Cayetana Ordóñez González edo Carmina Ordóñez (Sevilla, 1955eko maiatzaren 2a - Madril, 2004ko uztailaren 23a) papel-couché deritzon prentsaren protagonista nabarmena izan zen bere azken urteetan.

Carmina Ordóñez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría del Carmen Cayetana Ordóñez González
JaiotzaMadril1955eko maiatzaren 2a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2004ko uztailaren 23a (49 urte)
Hobiratze lekuaEl Rocío
Tanger
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaAntonio Ordóñez
Ezkontidea(k)Paquirri (en) Itzuli  (1973 -  1979)
Julián Contreras Rodríguez (en) Itzuli  (1984ko martxoaren 30a -  1994)
Ernesto Neyra Almodóvar (en) Itzuli  (1997 -  1999)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLycée Français de Madrid (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, Socialitea, public relations executive (en) Itzuli eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
IMDB: nm1412726 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Carmen Cayetana Ordóñez González edo Carmina Ordóñez Sevillan jaio zen, 1955eko maiatzaren 2an. Ospe handiko toreatzaile familia batekoa, aita Antonio Ordóñez toreatzailea izan zuen eta ama, berriz, Carmen González Lucas, Carmina Dominguín. Aitonak ere lanbide bereko izen ospetsuak izan ziren, Cayetano Ordóñez, Niño de la Palma eta Domingo Dominguín eta Luis Miguel Dominguín osaba izan zuen.

Ahizpa gazteago bat izan zuen, Ana Belén Ordóñez González (Belén Ordóñez) (29 de junio de 1956ko ekainaren 29a - 2012ko abuztuaren 2a[1]).

Haurtzaroan, giro andaluz eta taurinoan murgilduta egon zen, aitarekin hona eta hara ibiltzen zelarik, bai prestaketan eta baita korridetan ere. Horietako batean ezagutu zuen lehen senarra, Francisco Rivera toreroa.

1973ko otsailaren 16an ezkondu zen Francisco Riverarekin eta bi seme izan zituzten: Francisco Rivera Ordóñez eta Cayetano Rivera Ordóñez, toreatzaileak biak. Carmen segituan hasi zen aldizkarietan ateratzen.

1979an, bikotea banandu egin zen eta ezkontza baliogabe geratu zitzailarik.

Urteak geroago, Julián Contreras Rodríguez kantautorea ezagutu zuen eta harekin ezkondu zen 1984an. 1986ko urtarrilaren 14an jaio zen bikotearen seme bakarra izango zen Julián Contreras Ordóñez.

Francisco Rivera "Paquirri" hil ondoren, haren oinordekotza zela-eta, Carmen epaile artean ibili zen, senar ohiaren Isabel Pantoja alargunarekin. Carmen Ordóñez hil arte aritu zen teman harekin, hark gehiegi eraman zuela-eta, baina, bere ezkontza baliogabe utzi zutenez, bere semeak Paquirriren usteko seme izatera pasatu ziren[2].

1990ean, Carmen eta Julián Contreras Rodríguez Marrakexera (Maroko) joan ziren bizitzera, elkarrekin zuten semearekin batera[3], baina, 1994an, bikotea banandu egin zen eta Carmen Espainiara itzuli zen.

1997an, Carmen berriro ezkondu zen. Ernesto Neyra Almodóvar izan zen bere hirugarren eta azken senarra eta, bi urte geroago, berriro banandu zen. 2002an esan zuenez, Neyrak beti ukatu badu ere, tratu txarrak jasan zituen, baina ez zen inoiz behar bezain garbi geratu [4].

Bi iloba ditu, Fran Riveraren aldetik. Bata lehen ezkontzatik datorkio, Eugenia Martínez de Irujorekin, eta Cayetana Rivera Martinez De Irujo du izena. Bigarrena, berriz, gaurko emaztea duen Lourdes Montesekin izan du, Carmen Rivera Montes.

Carmina Telecincoko Emma Garcia ordiziarrak gidatzen zuen A tu lado programan egiten zuen lan[5].

2004ko uztailaren 23an, Madrilen aurkitu zuten hilik eta autopsiak arrazoia miokardioko nekrosia zela esan zuen[6].

Erreferentziak aldatu