Carlos Surinach

musikagile estatubatuarra

Carles Suriñach i Wrokona (Bartzelona, 1915eko martxoaren 4a - New Haven, Connecticut, 1997ko azaroaren 12a) estatubatuar musikaria izan zen, jatorria katalana.

Carlos Surinach
Bizitza
JaiotzaBartzelona1915eko martxoaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Espainia
HeriotzaNew Haven (Connecticut)1997ko azaroaren 12a (82 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaConservatori Superior de Música del Liceu (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa eta orkestra zuzendaria
Genero artistikoaopera

IBDB: 482873
Musicbrainz: 868bf233-d119-4a51-8dc4-9bab13676b46 Discogs: 1232052 Allmusic: mn0000858398 Edit the value on Wikidata

Bartzelonako Udal Kontserbatorioan lehenbizi, eta Alemaniako zenbait erakundetan gero, egin zituen ikasketak. 1944an Bartzelonako Filarmonikoko eta Lizeoko Antzokiko zuzendari izendatu zuten. Parisen egonaldi laburra egin ondoren, Estatu Batuetara joan zen, eta hango herritartasuna hartu zuen. Konposizioko eskolak eman zituen Carnegie-Mello Unibertsitatean (Pittsburg), eta Queens Collegen (New York). Mundu osoan egin zen ezagun, balleterako idazten zituen partiturengatik: Embattled garden (1958, Jardin setiatua); Acrobats of God (1960, Jainkoaren akrobatak); Symphonic variations (1962, Aldaketa sinfonikoak); Chronique (1974, Kronika); The owl and the pussycat (1978, Hontza eta katua); The eyes of the goddess (1978, Jainkosaren begiak). Baina dantzarako musika ez ezik, orkestra, abesbatza, ganbera-talde eta abarretarako ere idatzi zuen. Espainiako herri-tradizioan, flamenkoan, batez ere, oinarritutako musika egin zuen gehienbat, eta Albéniz, Granados eta Fallaren ondorengotzat hartu zuten. Albénizen ondorengoek berek Iberia maisulanaren orkestrarako bertsioa egiteko eskatu zioten. Gainera, ganbera-musikarako zenbait obra moldatu zituen, XVIII eta XIX. mendeetako espainiar dantzetan oinarrituta. Garrantzizko beste lan batzuk: Sinfonetta flamenca (1953, orkestrarako); Fandango (1954, orkestrarako); Concertino (1956, piano, hari eta zinbaletarako); David and Batha-Sheba balleta (1960). 1963an Cantata of St. John idatzi zuen CBS telebista-katearentzat.

Erreferentziak aldatu