Carlos Martínez Díez

futbolari nafarra

Carlos Martínez Díez (Lodosa, 1986ko apirilaren 9a) nafar futbolaria da. Gaur egun, Real Oviedo talde asturiarrean jokatzen du, hainbat urte errealean jokatu ondoren. Eskuin hegaleko atzelaria da. 2007/08 denboraldia, Errealeko lehenengo taldean egin zuen lehena izan zen. Hori baino lehen nahiko zorte txarra izan zuen lesioekin, eta denbora asko egon behar izan zuen geldirik. Harrobiko beste futbolari batzuek bezala, badu bere lagun taldea.

Carlos Martínez Díez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos Martínez Díez
JaiotzaLodosa1986ko apirilaren 9a (38 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad B2004 / 2007611
Real Sociedad2007 / 20182083
Euskal Herriko futbol selekzioa2012 / 201530
Real Oviedo2018 / 2019150
Burgos CF2019 / 2020170
 
Posizio edo espezialitateaalboko atzelaria
erdiko atzelaria
Kirol zenbakia2
Lateralitateaeskuina
Pisua78 kilogramo
Altuera1,88 metro
Lantokia(k)Villalbarba

UEFA: 72557 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Carlos Martínez».

Ibilbidea aldatu

Izarra taldetik heldu zen Errealera, kadete mailan zegoen garaian. Sanserekin, 2005eko otsailaren 20an debuta egin zuen, Errealaren bigarren taldeak Irungo Real Union taldearen aurka jokatu zuen partiduan. Sansen, 2005/06 eta 2006/07 denboraldiak eman zituen. Guztira, 61 partidu jokatu zituen Sanserekin, eta gol bakarra sartu. 2007/08koa, esan bezala, lehenengo taldearekin jokatu zuen lehenengo denboraldia izan zen. Aurreko denboraldian, eta lesioen ondorioz, 15 partidu baino ez zituen jokatu lehen taldearekin, denbora horretan, bi gol sartuz. 2018ko udan, errealarekin kontratua bukatu zitzaionean, Real Oviedora joan zen muxutruk. Xabi Prietoren egun berean joan zen talde honetatik.

Estatistikak aldatu

2019ko maiatzak 24an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Sanse
 
2.B 2004/05 1 0 - - - - - - - - 1 0
2.B 2005/06 26 0 - - - - - - - - 26 0
2.B 2006/07 34 1 - - - - - - - - 34 1
Denera 61 1 - - - - - - - - 61 1
Real Sociedad
 
2. 2007/08 15 2 0 0 - - - - - - 15 2
2. 2008/09 22 0 2 0 - - - - - - 24 0
2. 2009/10 23 0 0 0 - - - - - - 23 0
1. 2010/11 25 0 0 0 - - - - - - 25 0
1. 2011/12 21 0 0 0 - - - - - - 21 0
1. 2012/13 29 1 0 0 - - - - - - 29 1
1. 2013/14 24 0 2 0 5 0 - - - - 31 0
1. 2014/15 14 0 1 0 - - 0 0 - - 15 0
1. 2015/16 10 0 2 0 - - - - - - 12 0
1. 2016/17 10 0 1 0 - - - - - - 11 0
1. 2017/18 1 0 1 0 - - 0 0 - - 2 0
Denera 194 3 9 0 5 0 0 0 - - 208 3
Oviedo
 
2. 2018/19 14 0 1 0 - - - - - - 15 0
Denera 14 0 1 0 - - - - - - 15 0
Burgos
 
2.B 2019/20 17 0 - - - - - - - - 17 0
Denera 17 0 - - - - - - - - 17 0
Ibilbide osoan 286 4 10 0 5 0 0 0 - - 301 4

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu