Carlos Iniesta Cano (Madril, 1908ko maiatzaren 13a - ibidem, 1990eko abuztuaren 6a) espainiar militarra izan zen.

Carlos Iniesta Cano

Guardia Zibileko zuzendari nagusia

1972ko urtarrilaren 21a - 1974ko maiatzaren 13a

Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1977ko ekainaren 30a
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia
ambassador of Spain to Algeria (en) Itzuli

1970 - 1972
José Luis de los Arcos y Elío (en) Itzuli - José Ramón Sobredo (en) Itzuli

Gorte frankistetako prokuradorea

1967ko azaroaren 6a - 1971ko azaroaren 12a
Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia
Bizitza
JaiotzaMadril1908ko maiatzaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1990eko abuztuaren 6a (82 urte)
Hobiratze lekuaMingorrubioko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, militarra eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaBrotherhood of Former Legionary Knights (en) Itzuli
Confederación Nacional de Excombatientes (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Graduateniente general (en) Itzuli
general de división (en) Itzuli
brigadier general (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia aldatu

Ibilbide militar azkarra izan zuen: 1926rako Infanteriako tenientea zen. 1934an Asturiaseko iraultza geldiarazi zuen armadako kidea izan zen, eta 1936ko uztailaren 18ko jazarraldia gertatu eta berehala, matxinatuekin elkartu zen, Legioko IV. Banderaren buruzagi gisa. 1939an, gerra amaitzean, ikasketekin jarraitu zuen, eta diploma lortu ondoren, 1955ean, Washingtongo espainiar enbaxadako agregatu militar izendatu zuten.

1964-1967 bitartean Zaragozako Akademia Militarreko zuzendari kargua izan zuen. Huescako gobernadore militarra izan zen 1967an, eta Madrilekoa 1968-1970 bitartean. Azken urte horretan Aljeriako espainiar enbaxadore izendatu zuten, eta bertan jardun zuen, bi urte geroago teniente jeneral mailara igo zen arte.

1972-1974 epean Guardia Zibilaren zuzendari nagusi kargua bete zuen. Garai horretan armadak bizitza politikoan parte-hartze garrantzitsua izan behar zuela defendatu zuen, eta 1973an Luis Carrero Blanco Gobernuko presidentea hil zutenean, frankisten talde atzerakoienekin elkartu zen. Francoren heriotzaren ondoren (1975), demokratizazio politikoaren aurka zegoen politikari eta militarren taldeko kide izan zen. Sistema demokratikoa ezarri zenean (1977-1978), erretiroa hartu zuen.

Erreferentziak aldatu