Carlos Fonseca Amador (1936ko ekainaren 23a - 1976ko azaroaren 8a), irakasle, politikari eta iraultzaile nikaraguarra. Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinistaren (FSLN) sortzailea. Anastasio Somoza Debayleren diktaduraren aurka borrokatzen hil zuten. Handik hiru urtera FSLNa Managuan sartu zen iraultza bukatuz.

Carlos Fonseca

Bizitza
JaiotzaMatagalpa1936ko ekainaren 23a
Herrialdea Nikaragua
HeriotzaMatagalpako departamendua1976ko azaroaren 8a (40 urte)
Hobiratze lekuaCentral Park (Managua) (en) Itzuli
Heriotza modua: borrokan hilda
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna, politikaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNazio Askapenerako Fronte Sandinista
Communist Party of Nicaragua (en) Itzuli

Find a Grave: 9910 Edit the value on Wikidata

Gaztetik oso aktiboa izan zen eta Karl Marx eta Friederich Engels irakurri zituen. Historia liburu ugari ere irakurtzen zituen. 1959an Juventud Democrata Nicaragüense taldea sortu zuen, iniziatiba politikodun lehen gazte erakundeetako bat. Apirilaren 2an atxilotu eta Guatemalara deportatu zuten. Hondurasera igaro eta gerrillan sartu zen. Bertan tiro batek birika bat zulatu zion eta Habanara joan zen sendatzera. Ondoren Venezuelan Nikaraguako oposizioarekin harremanak egin eta Gutxiengo Programa sinatu zuen. Bertan atxilotu eta Mexikora eraman zuten. Nikaraguara bueltatu eta berriro ere atxilotu eta Guatemalara deportatu zuten, El Salvadorrera ihes egin, hortik Kubara eta berriro sartu zen Nikaraguan.

Guzti honen ondoren Movimiento Nueva Nicaragua sortu zuen. Honen bilera batean Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinista izena proposatu zuen sortzen ari zen talde armatuarentzat. Ikasle Frontea sortu zuen eta Hiri Gerrillan parte hartu zuen. Atxilotu zuten eta berriro ere Guatemalara deportatu eta El Petenen konfinatu zuten. Bertatik ihes egitea lortu zuen beste militante batzuen laguntzaz eta igerian Tapachulara joan zen, Mexikon.

1968ko urtarrilaren 17an FSLNko buru militarra izendatu zuten. 15 puntuko manifestu bat egin zuen eta horrek asko indartu zuen gerrillaren izaera politikoa. Abuztuaren 31n Kosta Rikan atxilotu zuten eta saiakuntzak egon arren bere kideek ezin izan zuten askatu. Azkenean beste bahitu batzuekin trukea egin eta Kubara joan zen. Bertan idazle moduan jardun zuen ahalik eta 1975an berriro ere Nikaraguara sartu zen arte. Bertan mendiko gerrillan integratu eta 1976an hainbat manifestu idatzi zituen. Azaroaren 7an Zinica herrian egondako batailan hil zuten.

1979an Managuako Iraultzaren Mauseloan lurperatu zuten, 100.000 pertsonen aurrean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Fonseca Aldatu lotura Wikidatan