Carlos Blasco

euskal politikaria

Carlos Blasco Imaz (Donostia, 1924ko urriaren 19a - Donostia, 1996ko urtarrilaren 2a) euskal herritar politikari abertzalea zen. EAJ eta EAko kidea, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburua zen.

Carlos Blasco

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1980ko martxoaren 31 - 1984ko urtarrilaren 19a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian

Bizitza
JaiotzaDonostia1924ko urriaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1996ko urtarrilaren 2a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Biografia aldatu

Zuzenbidea ikasi zuen eta abokatu izan zen Donostian

1968an Eusko Alderdi Jeltzaleko kide bihurtua, Legebiltzarkide zenbait legealditan eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburua izan zen 1980 eta 1984 artean.

EAJko zatiketaren ondoren, EAko kidea izan zen, berriro EAJra itzultzeko Xabier Albisturrekin batera.

Artikulu eta saiakera asko idatzi zituen, tartean «Los Fueros» liburua.

Donostiarekin lotura aldatu

Donostiako bizitzan hartu zuen parte: Umeen danborrada sortzeko lagundu zuen; Kursaalean zegoen lehendabiziko arte eta saiakerako areto donostiarra, Inexa Gaxen izenekoa, sortu zuen; Gipuzkoako Ozeanografi Elkartearen presidente izan zenean Aquarium bultzatu zuen; eta abar. Guzti hori zela eta, Aquarium aurrean dagoen enparantzak bere izena du (1988ko abuztuaren 31n udalak erabakia).