Carlos Aseginolaza Iparragirre (Idiazabal, 1955eko azaroaren 4aOiartzun-Goizueta, 2015eko urtarrilaren 16a)[1] gipuzkoar botanikoa izan zen, Euskal Herriko floran aditua.

Carlos Aseginolaza
Bizitza
JaiotzaIdiazabal1955eko azaroaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArtikutza2015eko urtarrilaren 16a (59 urte)
Heriotza modua: trafiko-istripua
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, irakaslea eta Funtzionarioa
Enplegatzailea(k)Gipuzkoako Foru Aldundia
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea

Biografia aldatu

Biologia ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean eta ingurune-teknikaria izan zen Oiartzun eta Gipuzkoako Foru Aldundian eta baita Beasainen irakaslea ere.[2] Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, 1980ko hamarkadan sakon ikertu zuen Euskal Herriko flora. ARAN herbarioko datu-basea digitalizatzeko lana hasi zuen, hiltzerakoan 200.000 sarrera inguru zituena.[2] Bere lan aipagarrienak Catálogo florístico de Álava, Vizcaya y Guipúzcoa (1984),[1][2] Vegetación de la Comunidad Autónoma del País Vasco (1988),[1][2] Mapa de Vegetación de la Comunidad Autónoma de País Vasco (1990-92),[1] Propuesta de Catálogo Vasco de Especies Amenazadas (1997)[1][2] eta, botaniko ororentzat oinarrizko lana den Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak (1999)[2] dira.

Artikutzatik itzultzen ari zela, errepide istripu batean hil zen baso-pista batean. Bere omenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Naturaren ikerketa eta zabalkundeko Carlos Aseginolaza Iparragirre beka ezarri zuen.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e alavesia.org. (2015/01/23). En recuerdo de Carlos Aseguinolaza. .
  2. a b c d e f Aranzadi Zientzia Elkartea. (2015-1-19). Carlos Aseginolaza botaniko gipuzkoarra hil da. .
  3. gazteaukera.euskadi.eus. Naturaren ikerketa eta zabalkundeko Carlos Aseginolaza Iparragirre beka Gipuzkoan. .
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Carlos Aseginolaza

Kanpo estekak aldatu