Carlos Arias Navarro (Madril, 1908ko abenduaren 11ib., 1989ko azaroaren 27a), Arias Navarro markesa titulua izan zuen lehena eta Espainiako Handiki, espainiar abokatu eta politikari bat izan zen diktadura frankistan zehar.

Carlos Arias Navarro


Espainiako Gobernuko presidente

1973ko abenduaren 31 - 1976ko uztailaren 1a
Torcuato Fernández-Miranda Hevia - Adolfo Suárez

Agintaritza ministroa

1973ko ekainaren 9a - 1973ko abenduaren 31
Tomás Garicano - José García Hernández (en) Itzuli

Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1977ko ekainaren 30a
Tomás Garicano, Luis Carrero Blanco - José García Hernández (en) Itzuli, Miguel Ángel García-Lomas (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1967ko azaroaren 6a - 1971ko azaroaren 12a
Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1965eko apirilaren 27a - 1967ko azaroaren 15a
José Finat y Escrivá de Romaní (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 8. Legegintzaldia

Madrilgo alkate

1965eko otsailaren 5a - 1973ko ekainaren 12a
José Finat y Escrivá de Romaní (en) Itzuli - Miguel Ángel García-Lomas (en) Itzuli
Segurtasuneko zuzendari nagusia

1957ko ekainaren 25a - 1965eko otsailaren 5a
Rafael Hierro Martínez (en) Itzuli

Gorte frankistetako prokuradorea

1955eko maiatzaren 14a - 1957ko uztailaren 15a - Manuel Valencia Remón
Hautetsia: Gorte Frankisten 5. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1954ko urriaren 15a - 1955eko apirilaren 13a
Luis Valero Bermejo (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 4. Legegintzaldia

Nafarroako gobernadore zibila


Luis Valero Bermejo (en) Itzuli
Santa Cruz Tenerifeko gobernadore zibila



Leóngo probintziako gobernadore zibila

Bizitza
JaiotzaMadril1908ko abenduaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1989ko azaroaren 27a (80 urte)
Hobiratze lekuaMingorrubioko hilerria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Instituto Cardenal Cisneros (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa FET y de las JONS

Find a Grave: 179944788 Edit the value on Wikidata

Zuzenbidean lizentziaduna, notario eta fiskala izan zen; halaber, León, Tenerife (1952-1954) eta Nafarroako (1954-1957) gobernadore zibila, Madrilgo alkatea (1965-1973), Gobernazio ministro (1973), Gobernuko eta Joan Karlos I.aren monarkiako lehen presidentea (1973-1976).

Zuzenbideari lotutako enpleguekin hasi bazen ere, Espainiako Gerra Zibila hastean, Francoren aldera pasa zen; ondoren, Málaga konkistatutakoan, bertako errepresio gogorrean paper nabarmena izan zuen (1937) eta, horrengatik, Málagako harakina ezizena jarri zioten.

Ministro-Kontseiluko presidente izan zenean, Estatu terrorismoa toleratu izanaz salatu zuten, Jurramendiko hilketengatik (1976) batez ere. Gobernutik at geratu zenean, hainbat komunikabidek Arias Navarrok bere ministro guztien, eta Espainiako printze Joan Karlos Borboikoaren telefono-hizketaldien espioitza sistematikoa agindu zuela jakinarazi zuten[1].

Franco hil berritan, Españoles, Franco ha muerto ("Espainiarrok, Franco hil da") hitz ospetsuak irakurri zuen telebistan.

Biografia aldatu

Prestakuntza eta lehen urteak aldatu

Ekonomikoki ondo zegoen familia industriari batean jaio zen. Erlijio katolikoari oso lotuak, aita 1912an hil zitzaion, Carlosek 3 urte besterik ez zituenean eta amarekin harreman estua izan zuen bizitza osoan.

Madrilgo San Isidro institututan egin zuen Batxilergoa eta oso ikasle ona izan zen. 1923an, 14 urte zituenean, Zuzenbide ikasketak hasi zituen eta 3 urtean bukatu zituen, 1926an lizentziatu baitzen. Julián Besteiroren ikaslea izan zen eta irakasle ona zela esan ohi zuen[2].

1929an, Espainiako Justiziaren Ministerioko funtzionario, Málaga eta Madrilgo fiskal eta notario izan zen.

1936ko uztailaren 18ko estatu kolpea eman zutenen alde agertu zen Espainiako Gerra Zibilean. Hala ere, Manuel Fraga Iribarne eta Jose Maria Areiltzak gerraren aurretik Ariasek hainbat esparrutan ezkerrari estimu arina baziola zioten, hala nola, antiklerikalismoan. Egia esateko, haren prestakuntzan berebiziko eragina izan zuten Sánchez-Román katedratikoak eta Azañak eta azken horren agindupean lan egin zuen Justiziaren Ministerioan.

Talde frankistaren gerra-kontseiluan fiskaltzat parte hartu izanagatik eta Gerra Zibilean eta gerra ondorenean Málagan Errepublikaren aldeko hainbat pertsona esanguratsu hilarazi izanagatik, Málagako harakina goitizena jarri zioten. Errepresio horrengatik, 4.300 disidente baino gehiagoren heriotza leporatzen zaio[1].

Frankismo garaiko karguak aldatu

Diktadura frankistaren ondoren, Leóngo gobernadore zibila izendatu zuten (1944) eta, geroago, Tenerifekoa (1951).

1954ko urriaren 15ean Nafarroako Mugimendu Nazionalaren Gobernadore Zibil eta agintari probintzial izendatu zuen, Luis Valero Bermejo ordezkatuz. Kargu horrek Mugimenduko kontseilari nazional izatera eraman zuen.

1957an Segurtasuneko agintari nagusia izatera heldu zen, ordena publikoaz eta poliziaren kontrolaz arduratzen zen erakunde handia. Denboraldi horretan, Julián Grimau komunista buruzagiaren atxiloketa (geroago heriotzara kondenatua izan zen) nabarmendu zen. Arias Segurtasun Zuzendaritza Nagusitik nabarmentzen zen antifrankisten aurka egin zuen errepresio lanengatik, Gobernazioko ministro Camilo Alonso Vegaren laguntzaile nagusia izanez. Kargu horretan denbora luzez jardun zen, 1965ean Madrilgo alkate izendatu zuten arte.

Haren alkatetzaren kudeaketaren emaitzetako bat, beste askoren artean, Valentziako dorrearen eraikuntza izan zen, Retiroko lorategietan kokatua. Dorre horrek eztabaida ugari sortu zituen eraikitzen ari zen unean; izan ere, Cibeles iturritik Alcaláko atearen ikuspegia eragozten zuela kontsideratzen zen. Dirudienez, Ariasek lan horiek aurrera eramateko baimena eman izanaren arrazoia hori gauzatu behar zuen arkitektoaren kargu politikoa izan zen.

1973ko ekainean, Gobernazio ministro izendatu zuten, Luis Carrero Blanco almiranteak zuzendutako kabinete berrian. Handik gutxira, diktadorearen familiarekin zuen gertutasunari esker, gobernuko presidentearen hilketak (1973ko abenduaren 20a) Ariasek haren kargua hartzera eraman zuen.

Gobernuko presidentetza aldatu

Carreroren garaiekin alderatuta, lehen agintaldian, Ariasek erregimenaren irekitze zeinu batzuk eskaini zituen, "otsailaren 12ko espiritua" deitu zitzaiona: frankisten artean sistema irekitzearen alde zeudenek begi onez ikusi zuten, baina antifrankistak oso eszeptiko azaldu ziren. Hala eta guztiz ere, búnkerrak (gizarteko sektore kontserbadoreenak) hasieratik ezarritako presioak ahalegin hori azkar zapuztu zuen eta, proposamen liberalizatzaile horiek oso gutxi iraun zutenez, proletalgoa desengainatuta sentitu zen.

Otsailaren 24an, Bizkaiko elizetan Bilboko apezpiku Antonio Añoverosen homilia irakurri zuten eta, zeharka izanik ere, euskararen erabilpenaren alde azaltzen zen eta baita euskaldunen balore eta kulturaren alde ere. Ariasen gobernuak haserre hartu zuen idatzi hori, Espainiaren batasunaren aurkakoa zela arrazoituz. Horren ondorioz, apezpikuaren etxe-atxiloketa agindu zuen, eta Bilbo-Loiu aireportura hegazkin bat bidali zuen, Añoveros Espainiatik bidaltzeko. Apezpikuak Vaticanoren eta apezpiku-konferentziaren babes irmoa izan zuen eta erbesteratuz gero, gobernu osoaren eskumikua beteko zela mehatxatu zuten. Azkenean, Ariasek etsi egin zuen, baina harez geroztik, Eliza Katolikoaren eta frankismoaren arteko krisialdia bistakoa izan zen. Egun batzuk geroago, beste gertaera batek ere mugak jarri zizkion borondate aurrerakoiari: martxoaren 2an, Salvador Puig Antich anarkista katalanari heriotza-zigorra ezarri zioten. Europan zehar izandako jendearen haserreak eta protestek ez zuten geldiarazi Francok eta Ariasek hartuta zuten erabakia. Bi ekintza horiek erabateko muga jarri zioten otsailaren 12an iragarri zen borondate aurrerakoiari. Hala ere, erregimenaren barnean ere, hasiak ziren irekitasun eta erreforma gehiago eskatzen, "Tazito Taldea"ren bidezko publikazioen bidez.

1974ko irailaren 13an, ETAk Rolando kafetegiko atentatua egin zuen,[3] Ariasek erreformista itxurak utz zitzan. Atentatu horrek hitzaldi immobilistaren zitalkeria haztea eragin zuen. Ariasek erakusten zuen erreformen aurkako jarrera hori Iniesta Cano jenerala eta José Antonio Girón de Velasco falangista bezalako ultrek bultzatu zuten. Frankismoaren krisiak batuz zihoazen eta diktadurarako tranpa perfektua bilakatuz.

1975eko hasieran, Ariasen gobernua ikasle sektorearen eta proletalgoaren erabateko oposizioarekin eta ETAren ekintzen ugaritzearekin aurkitu zen. Proletalgoaren oposizioaren zati handi batek 1973ko petrolioaren krisiarekin zeukan lotura, azken finean, inflazioa ikaragarri handitzea ekarri baitzuen. Sindikatu ilegalen ekintzak (batez ere Langile Komisioak-enak) oso azkar hazi ziren, baita erregimenaren lan-politikatik enpresarien aldentzea ere. Horrek egoera arraro bat sortu zuen, enpresariek nahiago baitzuten proletalgo ilegalen ordezkariekin zuzenean negoziatu eta sindikatu bertikala alde batera utzi. Uda horretan, frankismoarentzat gertakari larri bat gertatu zen, Arias Navarrorentzat batez ere: Indar Armatuetako zenbait ofizial atxilotu zituzten, Unión Militar Democrática erakunde klandestinoan zebiltzalako salaketapean. Erregimenaren aurkako giro horretan, errepresioa terrorismoaren aurkako lege batez bultzatu zen.

1975eko urte bukaeran izandako gertaera asko —iraileko exekuzioak, Ibilaldi Berdea, Francoren gaixotasuna eta heriotza— nabarmen utzi zuten gobernuaren gaitasunik eza. Urte horretan bertan, eskaini zitzaien Estatu Batuei Portugalen aurkako gerran sartzea. Portugalen Krabelinen Iraultza gertatu berria zen eta gobernu ezkertiar bat ezarri zen Lisboan. 1974tik aurrera Portugalen izandako ekintza iraultzaileek Espainiako irekitasunaren aldeko politikaren aurka jartzea bultzatu zuten. Iparramerikarren aurrean, Portugal inbaditzeko prest aurkeztu zen Arias Navarro[4]. Nazioarteko presio izugarria zegoelarik, iraileko fusilamenduenduengatik eta Francoren azken egunak zirelarik, Arias Navarrok etsi egin zuen Marokoren aurrean eta Madrilgo Akordioengatik Saharako probintziaren administrazioa Maroko eta Mauritaniari eman zien[5].

Franco gabeko frankismoa aldatu

Diktadorearen heriotzaren ostean, 1975eko azaroaren 20an, Joan Karlos I.a errege berriak eratu zuen lehen gobernuan izan zuen konfiantza eta lehen erreformak egingo zituela uste zen. Hala eta guztiz ere, Arias Navarrok ez zuen behar bezainbesteko lidergorik izan eta bere burua zenbait ministrok gainditua sentitu zuen, bereziki Manuel Fragak eta Jose Maria Areiltzak.

Aldaketen aurreko haren borondate txarrak eta demokrazia normalizazioa eskatzen zuen gizartean diktadorearen legatua mantentzeko setatu izanak ekarri zuen bere eroaldia. Beste alde batetik, gobernuaren izena zikindu zuten bi gertaera jazo ziren: batetik, 1976an Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia, bertan Polizia armatuak hainbat manifestatzaile tirokatu eta 5 hildako eta ehun zauritu baino gehiago izan ziren; bestetik, hilabete batzuk geroago, Jurramendiko hilketak, Nafarroan.

1976ko uztailaren 1ean, erregearekin izandako bilera tirabiratsu baten ondoren, Arias Navarrok dimititu egin zuen eta Joan Karlos I.ak Adolfo Suárez izendatu zuen bere posturako. Gobernutik at geratu zenean, hainbat komunikabidek Arias Navarrok bere ministro guztien, baita, Espainiako printze zela, Joan Karlos Borboikoaren telefono-hizketaldien espioitza sistematikoa agindu zuela jakinarazi zuten[1].

Ondorengo ibilaldia aldatu

Lehen hauteskunde demokratikoetan, Alianza Popularrean (AP) sartu zen, Manuel Fraga buru, Madrilgo Senatuko hautagai izanez, baina ez zen hautatua izan. Porrot horren ondoren, ez zuen gehiago politika espainiarrean parte hartu. 1989an hil zen, 80 urte zituelarik.

Erreferentziak aldatu