Carlo Petrini (Bra, Piemonte, 1949ko ekainaren 22an) Slow Food mugimendu internazionalaren fundatzailea da.

Carlo Petrini

Bizitza
JaiotzaBra1949ko ekaina (74 urte)
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, politikaria, gidoilaria eta ekologoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Demokratikoa
IMDB: nm2611046 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Trenton Soziologia ikasketak egin ondoren politikan jardun zuen. Ganbero Rosso, Il Manifesto egunkariko gehigarriaren bultzatzaileetako bat izan zen Bra hiriko udaletxean zegoelarik. 1977tik gastronomia gaietan espezializatutako aldizkari italiarretan idazten du.

Petrinik Libera e Benemerita Associazione degli Amici del Barolo sortu zuen, zeina 1986ko uztailean Arcigola izeneko elkartean bihurtu zen. Bide horretan jarraituz 1989ko abenduaren 9an Parisen Slow Food mugimendua aurkeztu zuen, elkarte horren nazioarteko lahendakaria da gaur egun.

Bere ideietatik sortu dira Turingo Gustuaren Nazioarteko Erakustazoka, Zientzia Gastronomikoen Unibertsitatea eta Terra Madre sarea.

Sariak aldatu

  • 2000: Communicator of the Year Trophy (IWSC, International Wine and Spirit Competition)
  • 2002: Sicco Mansholt saria nekazaritza iraunkorraren sustapenarentzat.
  • 2004: European Hero Time Magazine-ek emana.

Liburuak aldatu

  • Petrini Carlo, Buono, Pulito e Giusto, Einaudi.
  • Petrini Carlo, Slow Food. Le ragioni del gusto, Laterza.
  • Petrini Carlo, Atlante delle vigne di Langa. Barolo e Barbaresco, Slow Food Editore.
  • Petrini Carlo, Garanzini Gigi, In Francia con l'Italia, Baldini e Castoldi Dalai.
  • Petrini Carlo, Radaelli Marisa, Leidi Carlo, La morra nel cuore del Barolo. Storie e immagini di una delle capitali del vino, GRH.