Carl Gustav Hempel

filosofo alemaniarra

Carl Gustav Hempel (Oranienburg, Alemania, 1905eko urtarrilaren 8a - Princeton, New Jersey, AEB, 1997ko azaroaren 9a) zientziaren filosofo estatubatuarra, jatorri alemaniarrekoa, izan zen.

Carl Gustav Hempel
Bizitza
JaiotzaOranienburg1905eko urtarrilaren 8a
Herrialdea Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
HeriotzaPrinceton Township (en) Itzuli1997ko azaroaren 9a (92 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Tesi zuzendariaWolfgang Köhler
Hans Reichenbach
Doktorego ikaslea(k)John Alan Robinson (en) Itzuli
Gerald J. Massey (en) Itzuli
Adolf Grünbaum (en) Itzuli
John Earman (en) Itzuli
Lawrence Sklar (en) Itzuli
Richard Jeffrey (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, informatikaria, filosofoa, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea eta epistemologoa
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Pittsburgheko Unibertsitatea
Yale Unibertsitatea
Queens College (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Biografia aldatu

Nazismoaren garaian Estatu Batuetara joan behar izan zuen. Reichenbachen ikasle izan zen, eta Berlingo zirkuluko kide; harreman estuak izan zituen Vienako zirkuluarekin ere. Enpirismo logikoaren ikertzaile gisa (bi zirkulu horien aztergai nagusia hori baitzen), garrantzi handiko ekarpenak egin zizkion kritika operazionalistari, baieztapenaren teoria kualitatiboaren azterketari, azalpen zientifikoaren teoriari, kontzeptu eta teorien sorreraren azterketa sistematikoari zientzia enpirikoan, eta ezagutzaren esanahiari buruzko irizpide enpirikoaren azterketari. Enpirismo logikoaren esparruan, zalantzan jarri zuen hain garbia ote den zientziaren eta metafisikaren arteko banaketa.

Lan nagusiak: "Kontzeptuaren sorrera" (1961); "Zientzia enpirikoaren oinarriak" (1961); "Azalpen zientifikoaren eta zientziaren filosofiaren alderdiak" (1965); "Zientzia naturalaren filosofia" (1966).

Erreferentziak aldatu