Johann Carl Friedrich Gauss (alemanez: Johann Carl Friedrich Gauß; Brunswick, 1777ko apirilaren 30a - Göttingen, 1855eko otsailaren 23a) alemaniar matematikaria izan zen, matematikaren aurkikuntzak astronomiara, geodesiara eta fisikara egokitu zituena. Historiako matematikaririk handienetakotzat jotzen da.

Carl Friedrich Gauss

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohann Carl Friedrich Gauß
JaiotzaBrunswick1777ko apirilaren 30a
HerrialdeaRhingo Konfederazioa
 Hannoverko Erresuma
BizilekuaHannoverko Erresuma
Brunswick
HeriotzaGöttingen1855eko otsailaren 23a (77 urte)
Hobiratze lekuaAlbanifriedhof (en) Itzuli
Familia
AitaGebhard Dietrich Gauss
AmaDorthea Benze
Ezkontidea(k)Friederica Wilhelmine Waldeck (en) Itzuli
Johanna Osthoff (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Helmstedt (en) Itzuli
Technical University of Braunschweig (en) Itzuli
Göttingengo Unibertsitatea
(1795 - 1798)
Hezkuntza-mailaDoktoretza
TesiaDemonstratio nova theorematis omnem functionem algebraicam rationalem integram unius variabilis in factores reales primi vel secundi gradus resolvi posse (en) Itzuli
Tesi zuzendariaJohann Friedrich Pfaff (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Friedrich Bessel (en) Itzuli
Richard Dedekind
Bernhard Riemann
Heinrich Christian Schumacher (en) Itzuli
Christian Ludwig Gerling (en) Itzuli
Johann Benedict Listing (en) Itzuli
Karl Georg Christian von Staudt (en) Itzuli
Moritz Ludwig George Wichmann (en) Itzuli
Sophie Germain
Moritz Abraham Stern (en) Itzuli
Friedrich Wilhelm Spehr (en) Itzuli
Karl Heinrich Gräffe
Ernst Friedrich Wilhelm Klinkerfues (en) Itzuli
Johann Franz Encke
Hizkuntzaklatina
alemana
ingelesa
frantsesa
Irakaslea(k)Johann Christian Martin Bartels (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, geophysicist (en) Itzuli, astronomoa, zientzia idazlea, fisikaria, lur-neurtzailea, unibertsitateko irakaslea eta estatistikaria
Enplegatzailea(k)Göttingengo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakLeonhard Euler eta Adrien-Marie Legendre
KidetzaRoyal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino

Find a Grave: 5205 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Carl Friedrich Gauss Brunswicken jaio zen, 1777ko apirilaren 30ean, familia xume batean. Haurtzarotik bikaina izan zen kalkuluak buruz egiten. Brunswickeko dukeak emandako dirulaguntzari esker, jaioterriko Collegium Carolinum-en ikasi zuen 1792-1795 bitartean, eta Gottingengo Unibertsitatean 1795etik aurrera.[1] Artean unibertsitateko ikasle zela, 17 aldeko poligono aldekidea egitea lortu zuen, erregela eta konpasa erabiliz.[2]

1799an, hogeita bi urte zituela, doktoretza tesia aurkeztu zuen Helmstedteko Unibertsitatean; zenbaki konplexuen teoria landu, eta aljebraren oinarrizko teorema frogatu zuen.[3] Bi urte geroago Disquisitiones Aritmeticae liburua argitaratu zuen, zenbakien teoriari sei atal eskainiz eta matematiketako adar honi estruktura sistematizatua emanez. Urte hartan bertan, Zeres planetoidearen orbita aurreikusi zuen karratu txikienen metodoari esker.

Astronomia irakaslea izan zen, eta 1809an Göttingengo unibertsitateko astronomia behatokiko zuzendari izendatu zuten. Urte berean, Theoria motus corporum coelestium en sectionibus conicis solem ambientum plazaratu zuen, planeta baten orbita nola kalkulatu azaltzen zuena.[1] Ekuazio diferentzialei eta sekzio konikoei buruz sakondu zuen. 1816tik aurrera, geometriako lanak egin zituen, eta geometria ez-euklidearraren lehen oinarriak jarri zituen.[2]

1823an, Theoria combinationis observationum erroribus minimis obnoxiae argitaratu zuen, estatistikari buruzkoa; bertan agertzen da banaketa normala, zeinaren kurba bereizgarriari Gaussen kanpaia izena ematen zaion.[4] Geometria diferentzialaz ere interes handia agertu zuen; Disquisitiones generales circa superficies curva izan zen haren ekarpenik garrantzitsuena jakintza eremu horretan. Lan horretan agertu zuen Egregium Teorema, eta bertatik dator Gauss-en kurbadura terminoa.

1829tik aurrera, magnetismoa eta Lurraren indar magnetikoak ikertu zituen Wilhelm Weber fisikariarekin batera. 1839an eman zituen argitara ikerketa horien emaitzak Lurraren magnetismoari buruzko teoria orokorra liburuan.[2] Elkarrekin aritu ziren sei urteetan, Gauss eta Weberrek gehiago ere lortu zuten: Kirchhoffen legeak aurkitu zituzten, eta telegrafo bat sortu zuten.[5]

Gauss 1855eko otsailaren 23an hil zen Göttingenen, eta bertako Albani hilerrian ehortzi zuten.

Anekdotak aldatu

Honako pasadizoa ezaguna da: Gaussek 10 urte zituela eskolako maisuak lehen ehun zenbaki naturalak zenbatzeko agindu zieten. Maisuak minutu batzuetako lasaitasuna nahi zuen, baina segundo gutxiren buruan Gaussek eskua altxa eta emaitza lortu zuela esan zuen: lehen ehun zenbaki naturalen batura 5.050 da. Nola lortu zuen? Bi zenbaki distantziakideen batura konstantea zela ohartu zen:

1 , 2 , 3 , 4 . . . . . . . . . 97 , 98 , 99 , 100
1+100 = 2+99 = 3+98 = 4+97 = ..... = 101

100 zenbakirekin 50 pare, eta orduan emaitza honako izango litzateke:

101· 50 = 5050

Gaussek, lehen eta azken terminoa ezaguna den progresio aritmetiko baten n terminoen batura ematen zuen formula atera zuen:

 

non a1 lehen terminoa den, an azkena eta n progresioko termino kopurua.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Gauss, Carl Friedrich. planetmath.org (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  2. a b c Kaltzada, Pili. Carl Friedrich Gauss. aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  3. Weller, Karolee. Carl Friedrich Gauss. Wichita State University, math.wichita.edu (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  4. Molina Vila, Mariola. Los relojes de Gauss. El secreto de los números / koordinatzaileak: Julio Mulero González, Lorena Segura Abad, Juan Matías Sepulcre Martínez, 2016, ISBN 978-84-9717-490-9, 211-230 orrialdeak (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
  5. Carl Friedrich Gauss (1777-1855). corrosion-doctors.org (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Friedrich Gauss