Carl David Anderson (New York, 1905eko irailak 3-San Marino, 1991ko urtarrilak 11) fisikari estatubatuar bat izan zen.

Carl David Anderson

Bizitza
JaiotzaNew York1905eko irailaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
HeriotzaSan Marino (Kalifornia)1991ko urtarrilaren 11 (85 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Elvira Lorena Bergman (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Teknologia Institutua
John H. Francis Polytechnic High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaWilliam Ralph Smythe (en) Itzuli
Robert Andrews Millikan
Doktorego ikaslea(k)Donald Arthur Glaser
Seth Neddermeyer (en) Itzuli
Carl A. Rouse (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Teknologia Institutua
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Fisika Elkartea

Musicbrainz: b9fc0f82-83a0-4473-ac1f-775f8bfe17a7 Find a Grave: 22078 Edit the value on Wikidata

Kaliforniako Teknologia Institutuan ikasi zuen, non doktoretza lortu zuen 1930ean. Beranduago, 1939an, Unibertsitate horretako Fisika departamenduko katedraduna izan zen.

Laster nabarmendu zen X izpiek, erradiazio kosmikoak (Robert Andrews Millikanekin elkarlanean, gamma izpiek eta eragindako erradiaktibateak sortutako fotoelektroiei buruzko bere ikerketa lanengatik. Ionizazio kameran izpi kosmikoen arrastoei argazkia atereaz, 1932an positroi deitu zuen partikula bat aurkitu zuen, elektroi positibo ere deitua, protoi baten karga positibo bera eta elektroiaren masa bera izateagatik, honen existentzia, urte batzuk lehenago Paul Diracek iragarri zuelarik.

1938an izpi kosmikoekin lotutako beste funtsezko partikula bat aurkitu zuen, mesoi izena eman ziona (gaur egun ý mesoia deitua), 1935ean Hideki Yukawak jada iragarri zuena. 1950ean kargatuak zeuden eta neutruak ziren V partikulen existentzien frogak aurkeztu zituen.

Positroiaren bere aurkikuntzagatik, Fisikako Nobel Saria jaso zuen 1936an, Victor Franz Hessekin bantua.