Carl Andre (Quincy, Massachusetts, AEB, 1935eko irailaren 16aNew York, 2024ko urtarrilaren 24a) estatubatuar eskultorea izan zen.

Carl Andre
Bizitza
JaiotzaQuincy (Massachusetts)1935eko irailaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York2024ko urtarrilaren 24a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ana Mendieta  1985eko irailaren 8a)
Hezkuntza
HeziketaPhillips Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, land artist (en) Itzuli, artista bisuala, ilustratzailea, marrazkilaria, margolaria, kirol-kazetaria, eskultorea eta artista
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak
InfluentziakHollis Frampton
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaMinimalismoa

carlandre.net
Discogs: 2697575 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Massachusettsen ikasi ondoren, 1954an Europara etorri eta Stonehengeko hondakinak eta neolitoko beste aztarnategi batzuk bisitatu zituen, eta gero bere lanean eragin handia izango zuen antolamendua aurkitu zuen han. 1957an New Yorkera joan zen bizitzera, eta 1959an Frank Stella ezagutu eta urte batzuetan estudio berean lan egin zuten biek. Garai honetan hasi zen, Stellaren koadro minimalisten eraginez, tamaina handiko eskulturak egiten. Egurrez landutako lehen eskultura haiek (Last Ladder eta Pyramid, 1959), Brancusiren obrak beregan pizten zuen interesa erakusten dute.

Gero Pennsylvaniako tren-konpainian aritu zen lanean lau urtez (1960-1964), eta harrezkero bere eskulturak horizontalean eta modulu multzotu eta errepikatuetan oinarriturik antolatu zituen. Pixkanaka, bertikaltasuna utzi eta Andreren eskulturak leku-eskultura bilakatu ziren, non erabilitako materialak (altzairua, kobrea, egurra, adreiluak) sistematikoki antolatzen baitira lurrean.

1964an handik gutxira minimalismo izenaz ezagutuko zen joerako egileen talde-erakusketa batzuetan parte hartu zuen, eta 1965ean bere bakarkako lehen erakusketa egin zuen New Yorken. 1966an adreilu erregogorrez egindako Lever eskultura erakutsi zuen New Yorkeko Primary Structures erakusketan. Erakusketa hau erabakigarria izan zen Andreren lana onartu eta talde minimalistaren barruan sailkatzeko. Geroago Haga (1968), Kassel (1968) eta Bernako (1969) erakusketetan ere parte hartu zuen.

Eskulturaz gain, Andrek ere poesia idatzi zuen, hitzekin irudiak egiten zituen, gramatika-ordenari jaramonik egin gabe.

1988. urtean, Andre bere emaztea (Ana Mendieta) hiltzeagatik epaitua eta absolbitua izan zen.

 
43 Roaring forty, Kröller-Müller Museoa, 1968. Herbehereak

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Andre