Captain America: The First Avenger
Captain America: The First Avenger (euskaraz Amerika Kapitaina: Lehen Mendekatzailea) 2011ko Joe Johnston estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi eta akziozko filma bat da. Joe Simon eta Jack Kirby komikigileen Captain America superheroiaren komikietan oinarritua dago. Chris Evans, Tommy Lee Jones, Hugo Weaving, Hayley Atwell, Sebastian Stan, Dominic Cooper, Neal McDonough, Derek Luke eta Stanley Tucci aktoreek antzeztu zuten.
Jarraipen hauek izan ditu: Captain America: The Winter Soldier (2014) eta Captain America: Civil War (2016).
Argumentua aldatu
Depresio Handia garaian jaioa, Steve Rogers (Chris Evans) estatubatuar familia txiro batean hezi zen gaztea da. Jada, Bigarren Mundu Gerra garaian, Europatik nazien konkistei buruz zetozen albisteen ondorioz AEB Armadan uzen ematea erabakiko du, baina bere osasun kaxkarra dela eta, behin eta berriz atzera botako dute. Bere erreguak entzunik, Chester Phillips jeneralak (Tommy Lee Jones) esperimentu berezi batean parte hartzea eskeiniko dio: "Berpizkunde Operazioa". Suero berezi bat txertatu eta gorputza "bizizpiekin" bonbardatu ondoreen supersoldadu gihartsu eta sendoa bilakatuko da: Captain America, iraganean fisikoki ahula zen Stevnn gorputza perfektu bilakatuz. Bere adamatiumezko ezkutu suntsigaitza lagun, Garezur Gorria (Hugo Weaving) eta nazien aurkako borrokari ekingo dio.
Aktoreak aldatu
- Chris Evans: Steve Rogers / Captain America
- Hayley Atwell: Peggy Carter
- Hugo Weaving: Johann Schmidt / Garezur Gorria
- Sebastian Stan: James "Bucky" Barnes sarjentua
- Tommy Lee Jones: Chester Phillips kolonela
- Dominic Cooper: Howard Stark
- Neal McDonough: Timothy "Dum Dum" Dugan
- Derek Luke: Gabe Jones
- Stanley Tucci: Abraham Erskine doktorea
- Kenneth Choi: Jim Morita
- Bruno Ricci: Jacques Dernier
- J. J. Feild: James Montgomery Falsworth
- Toby Jones: Arnim Zola
- Stan Lee: kameoa
Kanpo estekak aldatu
- Captain America: The First Avenger filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)