Cannon AEBetako detektibe telesail bat da. Edward Hume ekoizleak sortu zuen. 1971ko irailaren 14tik 1976ko martxoaren 3raino CBS katean aireratu zen. William Conrad aktoreak antzeztu zuen. ETB2an gaztelaniaz aireratu zen.

Cannon (telesaila)
Jatorria
IzenburuaCannon
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua5
Atalak124
Ezaugarriak
Genero artistikoadetective television series (en) Itzuli eta polizia-telesaila
Iraupena45 minutu
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaQuinn Martin (en) Itzuli
[[Kategoria:Quinn Martin (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Carl Parker
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data1971ko irailaren 14a
Amaiera-data1976ko martxoaren 3a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles

IMDB: tt0066636 Allocine: 6488 TV.com: shows/cannon Edit the value on Wikidata

Cannon detektibea Barnaby Jones (1973-1980) detektibe telesaileko zenbait ataletan ere gonbidatu gisa agertu zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frank Cannon (William Conrad) detektibe lanetan sartutako Los Angelesko polizia ohi lodikote bat da, adinean nahiz kiloetan sartutxoa egon arren, kasuak argitzeko eraginkortasun handia du. Goi mailako bezero dirudunei faktura garestiak aurkezten dizkie, ondoren ekonomikoki estuasunetan edo larri dabiltzan bezeroei ikerketa lanak dohainik egiteko. Gustu eta moko fineko gizona da, janzalea eta auto garesti zalea.

Hasiera batean ezkondugabea dirudien arren, telesaila aurrera doan einean, iraganean ezkondua eta haur baten aita izan zela azaleratzen da, hasiera batean auto istripu batean hil zirela aipatu arren, gerora bai emaztea nahiz semea erailak izan zirela argituko da, alegia, alarguna dela.

Kanpo estekak aldatu