Canary Wharf Erresuma Batuko Londres hiriburuko Tower Hamlets barrutian dagoen gune bat da, Isle of Dogs uhartean. Usadioz hiriko bi finantza barruti garrantzitsuenetako bat da, bestea City of London gunea delarik. Bestalde, gune honetan Britainia Handiko etxeorratz garaienetako asko kokatzen dira, haien artean gaurko eguneaz herrialdeko bigarren eraikin garaiena den One Canada Square delakoa dagoelarik.

Canary Wharf
Finantza barrutia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaTower Hamlets
Posta kodeaE14
Geografia
Koordenatuak51°30′18″N 0°01′10″W / 51.505°N 0.0194°W / 51.505; -0.0194
Map
Demografia

Historia aldatu

1802-1980 bitartean gune hau mundu osoko portu nagusienetako bat izan zen, denera 50.00 langile izatera iritsi zelarik. Canary Wharf guneak izena Erresuma Batuak Kanariar Uharteekin (ingelesez Canary Islands) itsas merkataritza handia izatearen ondorioz jaso zuen, jada XVI. menderaako gune estrategikoa zelarik.

Bigarren Mundu Gerran portua bonbakatua izan zen eta hornigai biltegi ia guztiak suntsituak. 1950eko hamarkadan berriz zuzpertu ondoren, portuko industriak gainbehera jasan zuen, Felixstowe edo Harwich bezalako hiriko beste portu batzuekin parekatuz gero askoz ere onura edo etekin ekonomiko gutxiago zekartzalako, honek portuaren itxiera ekarri zuen.

1981an Margaret Thatcherren gobernuak portuaren zaharberritze proiektua bultzarazi zuen.

Etxeorratzak aldatu

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu