Canarias gurutzaontzia

Canarias (C-21)

Canarias gurutzaontzia Almerian, 1974 inguruan.
 Espainia
Ontziola: SECN Ferrol
Mota: Canarias klasea
Uretaratze data: 1931ko maiatzaren 28
Ezaugarriak
Desplazamendua: • 10 000 t estandar
• 13 283 t a.p.c. tona
Luzera: 193,90 m
Zabalera: 19,52 m
Sakonera: 12,57 m
Bulkada: • 8 Yarrow galdara
• 4 Parsons turbina
• 4 helize
Abiadura: 33 korapilo
Autonomia: • 8000 itsas-milia (15 korapilotara)
• 4000 itsas-milia (25 korapilotara)
1235 itsas-milia (33 korapilotara) ml
Eskifaia: 800 marinel
Armamentua: • 8 kanoi SECN (203 mm)
• 8 kanoi (120 mm)
• 12 torpedo-jaurtitzaile (533 mm)

Canarias gurutzaontzia (C-21) Espainiako Itsas Armadako gurutzaontzi astuna izan zen. Wattsek marraztu zuen, Royal Navyko County klasean oinarriturik, eta Canarias klasea osatu zuen Baleares gurutzaontziarekin batera.

Historia aldatu

Bere eraikuntza Miguel Primo de Rivera jeneralaren diktaduran agindu zen. Ontziolan 1928ko abuztuaren 15ean ezarri zen, eta 1931ko maiatzaren 28an uretaratu zen, Santiago Casares Quiroga armadako ministro izendatu berriaren aurrean,[1] bere emaztea amabitxia zela. 1934ko irailaren 27an itsasoko frogak bete zituen ebaluatzeko batzorde batekin, artean artilleria gabe.[2] 1936ko irailera arte ez zen zerbitzuan sartu.

Espainiako Gerra Zibila aldatu

Gerra Zibilean parte hartu zuen, matxinatuen aldean. Bere 33 korapiloko abiadurak eta artilleriak Errepublikako Armadako ontzientzat mehatxu handia suposatu zuen, Baleares bere bikiarekin batera; "edozein lekutan eta edozein unetan ager zitekeela" esaten zen. Bere artilleria indartsuarekin hainbat kostaldeko bonbardaketetan parte hartu zuen, eta Kantauri Itsasoko blokeo operazio askotan parte hartu zuen Errepublikarako armak eta hornidurak zekartzaten hainbat ontzi atxilotuz.

  • Irailaren 27an Francisco Baztarretxe izendatu zuten komandante.[3]
  • Bere lehen ekintza Espartel lurmuturraren bataila izan zen, 1936ko irailean, Almirante Ferrándiz suntsitzailea tiro harrigarri batez (20 kilometrotara egina) jo zuenean, itsasadarraren uretan hondoratuz. Horretara, matxinatuek Gibraltarreko itsasartea libre izan zuten Afrikatik Erdiuhartetik igarotzeko.[4]
  • 1936ko abenduaren 12an, Komsomol sobietar itsasontzia hondoratu zuen Oran parean. Eraso honek nazioartean sona izan zuen, eta Sobietar Batasuna uzkurrago bihurtu zuen bere merkantzia ontziak Errepublikaren alde erabiltzerakoan.[5]
  • 1937ko otsailaren 8an, Malagaren okupazioan, Malaga-Almeria Errepideko Sarraskian parte hartu zuen, hiriburutik ihesi ari ziren zibilak bonbardatuz, eta milaka hilez.[6]
  • 1937ko martxoaren 5ean, Matxitxakoko itsas guduan parte hartu zuen: Galdames merkataritza-ontzia Baionatik Bilborantz atera zen, 173 bidaiari gainean zeramatzala (tartean iheslari eta politiko errepublikazale ugari) eta Eusko Itsas Gudarosteko lau bouek eskoltaturik (Gipuzkoa, Bizkaya, Nabarra eta Donostia). Canarias Ferroldik atera zen, Galdames eteteko misioarekin. Talka nagusia Matxitxako parean gertatu zen: ordu eta erdiko borrokaren ostean, Canariasek Galdames harrapatu zuen, eta lau bouetatik hiru deuseztatu zituen.[7][8]
  • 1937ko apirilaren 25an, bere biki Balearesekin batera, Canariasek Errepublikako eskuadra jazarri zuen Cartagenan sartzen ari zela Malaga bonbardatu ondoren. Tiro trukaketa laburra egin ondoren, matxinatuen gurutzaontziak urrundu egin ziren 380 mm-ko itsasoko bateriak saihesteko.
  • 1937ko abuztuaren 15ean, Alacant kanoikatu zuen.[9]
  • 1938an Bartzelonako portua bonbardatu zuen.
  • 1938ko martxoaren 6an, Cabo de Paloseko batailan parte hartu zuen, non Baleares gurutzaontzia torpedoz jota hondoratu zen.[10]
  • 1938ko abuztuan, José Luis Díez suntsitzaileari bidea moztu zion, Mediterraneora igaro nahian ari zela, Gibraltarren babestera derrigortuz.[11]

Bigarren Mundu Gerra aldatu

Royal Navy britainiarrak Bismarck alemaniar korazatua hondoratu zuenean, Canarias itsasora atera zen naufrago bila, arrakastarik gabe.[12]

 
Canarias gurutzaontzia Ferrolen, desegintzara bidean, 1977an.

Ifniko Gerra aldatu

Ifniko Gerran parte hartu zuen, kostaldeko bonbardaketak eginez eta setiatutako lur-unitateak babestuz. 1957ko abenduaren 7an, zazpi ontziz osatutako flota batek (Canarias eta Mendez Nuñez gurutzaontziak eta Churruca, Almirante Miranda, Escaño, Gravina eta José Luis Díez suntsitzaileak Marokoko Gobernuak larderiatzeko indar erakustaldia egin zuten, gudu-formazioa hartuz eta kanoiak Agadirren aurka destatuz, tiro egin gabe. [13]

1962ko maiatzean, Canariasek Armadako ministroa (Felipe José Abarzuza Oliva amirala) eraman zuen Atenasera, Francisco Franco diktadorearen ordezkari Juan Carlos Borbon eta Sofía Greziakoaren ezkontzara.[14]

1963ko hasieran, Canarias gurutzaontzia Santa Maria transatlantiko portugaldarraren atzetik atera zen, Caracas- Lisboa- Vigo bidaian Askapenerako Iberiar Direktorio Iraultzailea erakundeak bahitua izan zena. Ez zuen ontzia aurkitu, Recifen babestu baitzen, bahitzaileak asilo politikoa jasoz.[15]

Ekuatore Gineako ebakuazioa aldatu

1969an, Espainiako eta Ekuatore Gineako arteko krisi diplomatikoan, Aragón eta Castilla garraio-ontziekin batera, Ekuatore Gineako ebakuazio lanetan parte hartu zuen.

Maniobrak eta bisitak aldatu

1969ko urrian, Faron IV izeneko espainiar-frantziar maniobretan parte hartu zuen, Bartzelona inguruan,[16][17] Juan Carlos Borbon printzea Dedalus itsasontzian zela.

Handik gutxira , 1969ko azaroaren 12an, Ferrolen zegoela, Álava suntsitzailearekin talka txiki bat izan zuen, azken honen lema hondatzean.[18]

Armadako zerbitzuaren amaiera aldatu

 
Maringo Eskola Militarrean dagoen dorretxoa.

1000 marinel baino gehiagoko eskifaiarekin, 43 kapitainen eta 31 amiralen agindupean izan zen. Espainiako Armadaren ontzi ospetsuena izan zen; ia berrogei urtez bandera-ontzia izan zen (eskuadraren buruzagia eramaten zuena). Denbora horretan egokitzapen ugari izan zituen.

1975eko abenduaren 17an desegin zen, azken Washingtona zela (Washingtongo Itunaren araberako gurutzaontzia). Bartzelona, Cádiz, Santander, Las Palmas Kanaria Handikoa, Santa Cruz Tenerifekoa eta Ferrol hiriek ontzia eskuratzeko saiakerak egin zituzten, museo-ontzi bihurtzeko.[19] Halere, negoziazioek ez zuten aurrera egin eta 1977ko irailaren 14an ataltzerako enkantean saldu zen, eta Mar SL madrildar enpresak eskuratu zuen 62.205.636 pezetatan.[20]

1980. urtean gurutzaontziaren lau helizeetako bat Santa Cruz de Tenerife hirira eraman zen, parke publikoan erakusteko. Hortaz gain beste zenbait pieza gordetzen dira:

Erreferentziak aldatu

  1. «ABC SEVILLA (Sevilla) - 10/06/1931, p. 47 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  2. «ABC (Madrid) - 28/09/1934, p. 40 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  3. Sacaluga, Benito. (2015-12-29). «BAILANDO CON RATAS: MEMORIA HISTÓRICA / ALMIRANTE BASTARRECHE» BAILANDO CON RATAS (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  4. Historia general de España y América.. Rialp <[1981?-1992?]> ISBN 8432121193. PMC 8546142. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  5. Ángel., Viñas,. (2007). El escudo de la República : el oro de España, la apuesta soviética y los hechos de mayo de 1937. Crítica ISBN 9788484328926. PMC 167610907. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  6. «RMH: La Memoria de los Nuestros» web.archive.org 2008-10-28 (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  7. L., Steer, G.. (2002). El árbol de Gernika : un ensayo de la guerra moderna. (1a. ed. de Txalaparta. argitaraldia) Txalaparta ISBN 8481362565. PMC 434435517. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  8. Antony., Beevor,. (2005). La Guerra Civil española. Crítica ISBN 8484326659. PMC 433878390. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  9. 1943-, Pérez Oca, Miguel Ángel,. (2009). 25 de mayo, la tragedia olvidada. (2ª ed. argitaraldia) Editorial Club Universitario ISBN 9788484549222. PMC 868706296. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  10. 1887-1977., Alonso, Bruno,. (2006). La flota republicana y la guerra civil de España : (memorias de su Comisario General). Ediciones Espuela de Plata ISBN 8496133753. PMC 81251401. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  11. 1948-, Martínez Reverte, Jorge,. (2006). La caída de Catalunya. Crítica ISBN 8484327256. PMC 65460644. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  12. «ABC (Madrid) - 07/06/1941, p. 3 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  13. Carlos., Canales,. (2010). Breve historia de la Guerra de Ifni-Sáhara. Ediciones Nowtilus ISBN 9788497639729. PMC 777009899. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  14. «ABC (Madrid) - 14/05/1972, p. 154 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  15. 1938-, Cardona, Gabriel,. (2009). La invasión de las suecas : de la España de la boina a la España del bikini. (1. ed. argitaraldia) Ariel ISBN 9788434488007. PMC 449291032. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  16. «ABC (Madrid) - 24/10/1969, p. 43 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  17. «ABC (Madrid) - 24/10/1969, p. 44 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  18. «ABC (Madrid) - 12/11/1969, p. 39 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  19. «ABC SEVILLA (Sevilla) - 18/01/1976, p. 11 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  20. «ABC (Madrid) - 15/09/1977, p. 27 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).

Kanpo-estekak aldatu