Campooko harana (gaztelaniaz: valle de Campoo) Kantabriako harana da, Ebro ibaiaren goialdeko ibilguan kokaturik. Mendebaldetik ekialdera begira, harana zabala eta sakona da, burualdean glaziare-jardueraren aztarnak ditu, eta behealdean, berriz, ibar zabal batera irekitzen da, gaur egun Ebroko urtegiak urpean hartzen duena. Bere geografiaren eta isolamenduaren ondorioz, bailara Kantabriako barnealdeko eta, zehazki, Campoo-Los Valles eskualdeko kultura eta bizimodu tradizionalaren kontserbazioaren adibide bat da.

Campooko harana
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak42°56′12″N 4°23′24″W / 42.9365661°N 4.3900706°W / 42.9365661; -4.3900706
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Espainiako eskualdeaCampoo-Los Valles

Harana bost udalerritan banatuta dago: Hermandad de Campoo de Suso haren goiko aldean; Campoo de Enmedio eta Reinosa erdialdean; eta Campoo de Yuso eta Las Rozas de Valdearroyo udalerriak beheko aldean.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak ()      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.1 3.0 4.6 6.4 9.1 12.1 14.9 15.0 13.3 9.6 5.5 3.0 8.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 99.4 102.7 87.2 105.6 87.6 54.0 31.2 35.3 56.7 97.9 114.1 128.3 1000.1
Iturria: Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente. Programa SIGA. Promedios climáticos en la estación 9001 de Reinosa. .