Camisard —«atorduna»; okzitanieraz camisoatorra») izenetik— Cévennesko kalbinista nekazari matxino eman zieten izena da, gau-erasoetan alkandora zuri luzea erabiltzen baitzuten elkar ezagutzeko. Erlijio-askatasuna bermatzen zuen Nantesko ediktua indarrik gabe utzi zenean (1686), higanoten kontrako zapalkuntza bizitu egin zen. Azkenean, kalbinista camisardak Luis XIV.a Frantziakoa erregearen armadaren aurka altxatu ziren 1702an, Jean Cavalier buru zutela. Matxinada 1705. urtean amaitu zen, Cavalierrek eta Villars mariskalak bakea izenpetu zutenean.

Jean Cavalier, camisarden burua, Pierre Antoine Labouchèreren margolan batean (1864).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu