Camembert frantziar jatorriko gazta bigun, koipetsu eta leuna da. Gazta honentzako izendapen orokor bat da, gaur egun mundu osoan ekoizten delarik. Frantziak ez du Camembert izendapen orokorrerako babesik eskatu, baina bai berezia den batentzat, Normandiako Camembert gazta (AOC eta Jatorrizko Izendapena).

Camembert
Jatorrizko herrialdea Frantzia
EskualdeaNormandia eta Camembert
Esnearen jatorriaBehia
PasteurizatuaNormalki ez
EgituraBiguina
Gantz materia%40a
Zahartze denboraHilabete bat
ZiurtagiriaJatorrizko Izendapena 1983

Jatorriz camembert gazta Frantziako Normandia Beherea eskualdean dagoen Orne departamentukoa da, zehatzago izatekotan Camembert herrikoa. Camembert izen soilarekin ekoizpen industrialeko gazta izendatzen da. Camembert fermier bat, aldiz, espezifikoki Normandian ekoitzitako gazta bat da. Camembert au calvados gazta Normandiako berezitasun bat da. Camembert de Madame Clément delakoa Kanada herrialdeko Quebec eskualdean ekoizten dena da. Moutier gazta (frantseseraz fromage de Moutier) Moutier-d'Ahun frantziar udalerrian ekoizten den camembert gasna bat da.

Behi esne eta txuri koloreko lizun azalez laduntako gazta bat da. Ore zurixka, tinko eta malgua du. Zahartu edo ontzean zapore bizia bereganatzen du. Plater ugaritan erabil daiteke, baina ohikoena gordinik eta ogi xerra baten gainean zabaldurik jatea da, bere zapore eta egitura finak ez baitu berorik jasaten.

Erreferentzia aldatu

  • Camembert: A National Myth, Pierre Boisard, ISBN 0-520-22550-3 (egilearen esanetan camembert gazta globalizatutako aurrenekotako jakietakoa izan da)

Kanpo estekak aldatu