Calacirya, ("argiaren pasabidea" esan nahi duena quenyaz), Tolkienen legendariumeko fikziozko toki bat da, idazlearen hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Pelori mendiak zeharkatuz, itsasoraino iristen den haizpitarte bat da. Han dago Tirion, Túna gainean, Amaneko elfoen hiria dena. Valarrek egin zuten, Valinorreko Bi Zuhaitzen argia, Tirioneko elfoengana iris zedin, eta Pelori mendiak zeharkatzen dituen pasabide bakarra da. Valinorren Ezkutatzetik, etengabe zaindua dago.

Kanpo estekak aldatu