Moskuko CSKA FEP (errusieraz Профессиональный футбольный клуб – ЦСКА) Moskuko futbol talde bat da, CSKA Mosku Kirol taldearen futbol atala. Horrela, CSKA hizkiek "Armadaren Kirol Elkarte Zentroa" esan nahi dute, FEP gehigarria "Futbol Elkarte Profesionala" da. 2005ean UEFA Kopa irabazi zuen. Etxeko partidak VEB Arena estadioan jokatzen ditu.

Professionalʹnyĭ Futbolʹnyĭ Klub CSKA Moskva
Ezizena(k)Krasno-sinie ("gorri-urdinak")
Koni ("zaldiak")
Sorrera1911
Futbol zelaiaVEB Arena
edukiera: 30.457 lagun
inaugurazioa: 2016
PresidenteaErrusia Yevgeni Giner
EntrenatzaileaErrusia Vladimir Fedotov
LigaErrusiako futbol liga
2022-232.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
CSKA Mosku taldea, 2011an.
2013ko Errusiako Superkopa, FC Zenit San Petersburgoren aurka.
Zaleen mosaikoa.

Historia aldatu

Sobietar Batasuneko garaia aldatu

1911ean eskiatzaileek sortu zuten kluba da eta izenak berak adierazten duen bezala Armadari loturiko taldea da. Sobietar Batasunaren garaian txapelketa ugari irabazi zituen 7 liga eta 5 kopa. Emaitzarik onenak Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan lortu zituen 1946 eta 1951 artean bereziki. Sobietar Batasuneko Gobernuaren talde ofiziala izan arren Moskuko Spartak eta Dinamo eta Kieveko Dinamo taldeen itzalean egon behar izan zuen 1951etik aurrera.

Sobietar Batasuna desegitear zegoela 1991ean Liga eta Kopa eskuratu zituen.

Errusiako garaia aldatu

Hasierako urteetan makal aritu bazen ere 2002tik aurrera Errusiako talde nagusia izan da. 5 Liga, 7 Kopa eta 4 Superkopa eskuratu ditu. Honetaz gain 2005ean UEFA Kopa irabazi zuen Sporting Clube de Portugal 3-1 garaituz finalean. Aurrez Sobietar Batasuneko taldeek Europako txapelketak irabazi bazituzten ere, hau da Errusiar talde batek lorturiko lehenengo Europako txapelketa.

Uniformea aldatu

Historikoa aldatu

     
 
 
 
1911-1938
     
 
 
 
1939-tik
     
 
 
 
1979-1991

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2022
     
 
 
 
2022-2023

Palmaresa aldatu

Sobietar Batasuneko txapelketak: 23 aldatu

Errusiako txapelketak: 21 aldatu

Nazioarteko txapelketak: 1 aldatu

Kanpo estekak aldatu