COVID-19aren eragina turismoan

COVID-19aren pandemiak eragin adierazgarria izan du turismoan herrialde guztiak jarri dituen bidaien murrizketagaitik, herrialdera sarrera mugatzeko asmoarekin gaixotasunaren erdian, hau bere puntu gorenean zegoenean. Hala ere, lehenengo 4 hilabeteak pasatu ondoren (2020ko martxoa, apirila, maiatza eta ekaina), pandemiaren zorrotzenak izan zirenak hildakoetan zein kutsatuetan, herrialdeak, poliki-poliki, hasi ziren mugak irekitzen, baimentzen turisten sarrera eta, horrela, jarduera ekonomikoaren mugimendua, baina ez ditu berreskuratu gaixotasunaren agerpenaren aurreko datuak.

Segoviako monumentu famatuena, Akueduktua, kalea pertsonik ez zuen bitartean konfinamenduagatik.

Munduko hiri turistiko gehienetan, antolatutako bidaiak % oso handi batean deuseztatu ziren hartutako neurriengatik, bere eragina izan zuena erakarpen puntu nagusienetan: museoak, parke tematikoak, eta abar, bere finantziazioan lagundu ez duen faktorea. Airelineak ere antzeko jaitsiera erakutsi zuten, eta horrek sektoreko enpresa askoren porrota ekarri zuen, baita beste askoren erreskate publikoa ere.

Nazioarteko UNWTO (United Nations World Tourism Organization) turismoaren erakundeak datuen bilduma egin du: esaterako, gobernuek ezarritako derrigorrezko konfinamendua murriztu zuen 2020ko hilabete gogorrenetan (martxotik ekainera arte, gutxi gorabehera) nazioarteko bidaiak murriztu ziren bere osotasunean, eta horrek izugarrizko galera ekonomikoa eragin zuen munduko ekonomian, BPGaren 4 bilioitan balioztatutakoa. Hori gertatu zen UNCTADen arabera, % 60 eta % 80ko turisten jaitsiera egon zelako.[1]

Ingurunean ere ondorioak ekarri ditu: turismoaren beherapenagatik, hegazkinen erabilerak ere beherantz egin zuen, eta horren ondorioz CO2aren igorpenak murriztu ziren. Hala ere, hau ere posible izan zen hainbat pertsonen jardueraren etenaldia hainbat astez gertatu zelako, eta horrek ekarri zuen ondorio bezala, esaterako, erregai fosilen erabilera txikiagoa, aire garbiagoa eta kutsaduraren jaitsiera. Honi lotuta, Europar Batasunak funts bat, Next Generation UE deitutakoa, sortu zuen. Bere helburua zen COVID-19a gehien pairatu zuten Europar Batasuneko herrialdeak laguntzea, eta diru horrekin gobernuek laguntzea euren ekonomian gehien kaltetutako sektoreak.

Bidaien ezeztapena, murrizketak eta aireportuetan izan duen eragina aldatu

Pandemian, herrialde gehienek sarrera-hesiak jarri zituzten, gaixotasunaren eragina menperatzeko eta ez atzeratzeko gehiago pandemia hasi baino lehenago gizarteak zuen bizitza arrunta. Gobernuek hartutako neurri horiek birusaren hedapena gelditu zuten.

Egoera honek Europa osoan izan zuen bere eragina. 2020. urtea aire trafikoa murriztu zuen. Horrek bere ondorio ekonomikoa ekarri zuen herrialdeetan zein airelinea enpresetan: lehenengoek bere diru-sartzeak murriztuta ikusi zuten, eta bigarrenek, hainbat kasutan, bukatutzat eman zuten bere jarduera inolako mugimendurik ez zegoelako (kontuan izan behar da abiazioarena pandemiak gehien kaltetutako sektoreetako bat izan zela).

Gaixotasunaren lehenengo asteetan, pandemiaren une gogorrak zirenean, aireportuen funtzioa osasun materiala garraiatzea zen, medikuentzat zein gizartearentzat (esaterako, Txinatik ekarri ziren 500.000 maskarilla 2020ko martxoaren erdialdean).

 
Aireportu bateko osasun gomendioak.

Pandemia lasaituz joan zenean, ekainetik aurrera, aireportuetan osasun neurriak mantendu ziren. Neurri horiek, EASAk zein ECDCek adostuta, mediku guztiak emandako gomendioak ematen zituen: maskarak eta beste bidaiariarekiko metro eta erdiko segurtasun distantzia mantentzea.

Gainera, aireportura heldu baino 24 ordu lehenago PCR negatibo baten emaitza eduki behar zen; positiboa izatekotan, pertsona horrek debekatuta izango zuen bidai hori hartzea eta Osasun Aginpideari berri eman behar zion horri buruz. Neurri honen helburua COVID-19a zuten pertsonen sarrera aireportura saihestea zen.

Aireportuetan ere nabarmendu ziren krisiaren ondorioak, nahiz eta gerora bidaiaren mugimendua berreskuratu den. Zifrak oso urrun daude pandemia aurreko mailatik, eta ACIren (Airports Council International) estimazioen arabera, ez dira hain erraz berreskuratuko, batez ere, honen ondorioz eratutako krisialdiagaitik.

Ekonomikoki, 2020ko hilabeteen geldiketak eragin handia izan zuen. Kontinente bakoitzeko, diru-sarrerak asko murriztu ziren, bere ondorioa izan zuena enpleguan (hainbat postu suntsitu ziren) eta ekonomian (aireportuak zein turismoak BPG globalaren % 10a eragiten du). Hori ere frogatzen da S&P 500ren estimazioetan, horren arabera aireportuek 2020. urtean bere irabazien % 30 galdu zutelako.[2][3]

Munduan izan duen inpaktua aldatu

Europa, datuen arabera, turismo gehien eduki duen kontinentea da, turismo mundialaren % 50,1a jasoz konkretuki. Datu horiek haziz joan dira urteetan zehar, eta horrek lehenengo postuan mantendu du bigarrenarekiko tarte handia mantenduz (Asia eta Pazifikoa), baina 2019. urtean Europaren egoera geopolitikoak eta komertzialak, Brexitak bultzatuta, hazkundea murriztu zuten 2017 eta 2018rekin konparatuta, Asia helmuga moduan gorantz zihoan bitartean (esaterako, 2019. urteko hazkundea Asian % 8koa izan zen, eta Europakoa % 4koa). 2020ko pandemiek kontinente guztiei berdin eragin zien bidaiarien heldueran. Lan esparruan ere eragin bera izan zuen. 2019. urtean, mundu osoan, turismoak lanpostu bat sortzen zuen hamar pertsonako, Nazio Batuen txosten baten arabera. Honen ondorioz, 100 milioi lanpostu baino gehiago arriskuan jarri ziren, batez ere, enpresa txiki eta ertainetan.

Europan lehenengo neurriak 2020ko martxoaren erdialdean jartzen hasi ziren. Gobernuek hartutako oinarrizko neurria hegaldi guztiak bertan behera uztea izan zen. Hilabeteen joan-etorriarekin, pandemia lasaituz joan zen arren, aireportuetan osasun neurriak mantendu ziren: esaterako, bidaiariei tenperatu hartu ala txertoak jaso diren mediku ziurtagiria eskatu. 2021eko abenduan neurri murriztaileen mehatxua berriro etorri zen: adibidez, Herbehereetako Gobernuak, pertsona kutsatu berrien datuak ikusita (pandemia osoan izan dituen zifrarik altuena), neurri murriztaile berriak jarri zien, hiritarrei zein turistei. Beste herrialde batzuetan berdin jokatu zuten: esaterako, Austrian konfinamendua berriro ezarri zen. Egoera honi ere lagundu zion Hegoafrikan gaixotasunaren agertutako aldaera berriak, “Omicron” deitutakoak hain zuzen ere.

Hala ere, neurri horiek ez ziren bakarrik mantendu aireportutik datorren atzerriko turistekin, turista nazionalekin ere ziren: adibidez, eskualde batetik bestera joateko dagokion Administrazioaren baimena behar zen. Espainiako kasuan, hau gertatu zen, batez ere, alarma egoerak indarrean zeudenean.

Ekonomiako sektore desberdinetan egin dituen kalteak aldatu

UNCTADek egindako azkenengo azterketari begira (2021eko ekainaren 30ekoa), turismo arloan munduko ekonomian BPGaren 4 bilioi galduko zirela aurreikusi zuten. Gainera, galera ekonomikoak handiagoak dira garapen bidean dauden herrialdeetan, txertatze-prozesua oso atzeratuta dutelako eta horrek turistak joatea eragozten duelako.[4]

Espainiako kasuan, INEren datuen arabera, 2020. urtean 19 milioi turistak bakarrik bisitatu zuten Espainia, 2019. urtean baino %78 gutxiago (2019. urtean 83,’5 milioi turista izan ziren, inoizko daturik onenak). Atzerriko turista gehien galdu zituen herrialdeetako bat izan zen, bere eragina ekarri zuena ekonomiara, batez ere. Gainera, diru-sarrera gehien galdu zuen Europako herrialdea izan zen, sektore honekiko bere dependentzia erakutsiz.[5]

Ekonomiaren ikuspuntutik, murrizketa honek hainbat hilabetez utzi zituen hainbat enpresa eta eremu turistiko inolako jarduerarik gabe. Kontuan hartuta eremu horretan turismoa diru-sarreren iturri nagusia dela eskaintzen dutenarengatik, hondartzengatik batez ere, murrizketa turistikoa askoz gehiago nabaritu zuten. Aipatzekoa da ere gertatutako lan suntsipena herrialde osoan, batez ere, sektore honekin lotutako lanetan: ostalaritzan eta ostatatzean. Egoera horretan, ERTEren prozedura martxan jarri zuen Espainiako Gobernuak, kaleratzeak saihesteko helburuarekin.

 
Kordoba (Espainia) hiriko hotel bat. Ostatatzeak asko pairatu du krisialdia hau.

Ostatatzearen[6] kasuan, datuak ostalaritzarenak baino argiagoak izan ziren. Turismoaren diru asko biltzen duen alderdia da, eta 2020ko datuak, aurreko urtearekin alderatuz, asko murriztu ziren, eta datuak pixka bat hobetu ziren udako turista gehien mugitzen ziren hilabeteetan (uztaila eta abuztua, autonomia erkidegoetako gobernu desberdinek malgutasun gehiago utzi zutelako hilabete horietan). 2021. urtean, nahiz eta datuak oso urrun egon 2019. urtearekin alderatuta, hobekuntza argia 2020rekiko erakusten zuten, normaltasunaren berreskupenerako joera erakutsiz.

Garraioari[7] zegokionez, 2020. urtean Espainia Europa osoko hegazkin bidaiari gehien galdu zituen herrialdea izan zen termino erlatiboetan, eta bere ondorioa izan zuena hainbat airelineako porrotean (adibidez, German Airways edo Alitalia, beste batzuen artean), kontuan hartuta Espainia hegazkin gehien mugitzen duen herrialdea zela bere eragin turistikoagatik.

Ingurunean eta gizartean izan dituen ondorioak/inpaktuak aldatu

 
Veneziako gondolak.

COVID-19aren agerpenak balio izan du berriro jartzeko ikuspuntuan beste turismo mota bati posible den ala ez. Hainbat hilabetez nazioarteko zein nazio-bidaiak debekatuta egon ziren murrizketengatik, eta horrek ingurumenarengan eragin positiboa izan zuen. Esaterako, hainbat herrialdetan (Ingalaterra, Italia, India eta abar) uraren kalitatea berreskuratu zen, oxido nitrosoaren murrizketarengatik. Hiri handien erdigune historikoetan ereoxido nitrosoaren mailak txikiagotu ziren, konfinamenduarengatik batez ere.

Karbono dioxidoaren mailak jaitsi ziren, arrazoi berdinagatik, eta horren ondorioa izan zen euri azidoa gutxiagotzea. Euri azidoa ibaien zein lakuen poluzioaren eragile nagusienak ziren; beraz, karbono dioxidoaren murrizketak lagundu zuen kutsadura txikiagoa izaten. Ikerlariek ikusi zuten konfinamenduan, gizaki jarduera minimoetan egon zenean kaleetan, airearen zein uraren kalitatea hobetu zela. Honetaz gain, egoera honek aukera handia sortu zuen turismoaren eredua aldatzeko: esaterako, balio izan zuen berriz hausnartzeko negozio-ereduari buruz (hor nabarmendu ziren beste turismo mota bat sustatzen eta defendatzen duten elkarteek).

Beste aukera bat, azken urteetan pisu handia hartu duena, turismoaren  iraunkortasunaren gaia izan zen: landa turismoa, naturala eta osasuntsua. Turismo mota horrekin sustatu nahi da gizarte hartzailea gehiegi ez kutsatzea, bere ingurumena errespetatzea eta, horren bitartez, bertan lana sortzera laguntzea, jarduera ekonomikoa piztuz.


Aipagarria da ere nola pandemiaren ondorioz hainbat pertsona hasi ziren bizikleta erabiltzen, bai kirola egiteko zein ohiko garraiobide bezala, kasu batzuetan COVID 19ari hartzeko arriskua garraio publikoan saihesteko. Bizikletaren erabilera asko handitu zen pandemiaren garaian, hainbat bizikleta edo kirol denda salgairik barik geratu ziren egindako salmentengatik. Egoera horretan, Europako herrialdeak bidegorrien plangintzak garatzen jarraitu dute, horrela bizikletaren erabilera gehiago sustatzeko helburuarekin. Honen ondorioz, bizikletaren sektorea hazten ari den sektorean bihurtu da: nahiz eta aldez aurretik txirrindularien zenbakia gorantz zihoan. Egoera honek turismo mota berria jar dezake mahai gainean: zikloturismoarena hain zuzen. Europan hainbat urtez lan egin dute asmo horrekin, EuroVelo deitutako proiektuan. Bertan, txirrindularientzat ibilbide sare bat osatzen ari dira Europa osoan zehar.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu