CA Brive Corrèze Limousin

Club athlétique Brive Corrèze Limousin edo CA Brive Frantziako errugbi taldea da, egoitza Limousingo Brive-la-Gaillarde hirian duena, Corrèze departamenduan. Behin irabazi zuen Europako Errugbi Txapeldunen Kopa. 2023-24 denboraldian, Pro D2 ligan parte hartuko du.

Club athlétique Brive Corrèze Limousin
HiriaBrive (Limousin)
Sorrera1910
Kirol zelaiaStade Amédée-Domenech
(Edukiera: 13.979)
PresidenteaIngalaterra Simon Gillham
EntrenatzaileaFrantzia Arnaud Méla
LigaFrantzia Pro D2
2022-23Top 14 14.a / Pro D2ra jaitsi
Webguneawww.cabrive-rugby.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Historia aldatu

 
CA Briveren eta US Oyonnaxen arteko partida, 2015ko martxoak 28.

Club Athlétique Briviste 1910eko martxoaren 15ean sortu zen. Limousin eskualdeko talde nagusia izan arren, hamarkada askotan bigarren mailan aritu zen. 1957an, bigarren mailako titulua lortu eta lehen mailara igo zen. 1965ean, 1972an eta 1975ean bigarrena izan zen ligan.

Urrezko garaia 1990eko hamarkadaren bukaeran izan zuen, 1996ko Yves du Manoir Kopa irabazteaz gain, Europako Errugbi Txapeldunen Kopako bi final jokatu baitzituen; 1997koa irabazi zuen eta 1998koa galdu.[1]

Palmaresa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Alduntzin, Koldo. Bath Europako txapeldun. Euskaldunon Egunkaria, 1998ko otsailak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).

Kanpo estekak aldatu