Cévennes Frantziaren erdialdeko lurraldea, Massif Central edo Erdialdeko Mendigunearen ekialdean (Lozère, Ardèche eta Gard departamenduak) dagoena. Alpe mendiak sortu ziren garaian eraturiko mendiek osatzen dute (Aigoual, 1.567 m; Tanargue, 1.441 m; eta Lozère, 1.702 m). Hérault ibaiak eta Rodano ibaiaren adarrek (Gard, Cèze eta Ardèche) zeharkatzen dute. Haran sakon ugari daude. Antzinako nekazaritza (mahastiak eta masustak) asko berritu da, eta industria indartsua sortu da Alès inguruan, harrikatzaren ustiapenaren poderioz (metalgintza eta kimika-industria).

Cévennes
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMont Lozère (en) Itzuli
Garaiera1.702 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak44°25′34″N 3°44′21″E / 44.426236°N 3.739264°E / 44.426236; 3.739264
Honen parte daThe Causses and the Cévennes, Mediterranean agro-pastoral Cultural Landscape (en) Itzuli
MendikateaErdialdeko Mendigunea (Frantzia)

Historia aldatu

Cévennes lurraldea protestantismoaren gotorleku indartsuenetakoa izan zen, eta camisard kalbinisten babeslekua izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu