César-Auguste-Jean-Guillaume-Hubert Franck, ezagunagoa César Franck gisa (Lieja, Belgika, 1822ko abenduaren 10a - Paris, Frantzia, 1890eko azaroaren 8a), frantses musikagile eta organo-jotzailea izan zen, jatorriz Belgikakoa.

César Franck

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCésar Auguste Jean Guillaume Hubert Franck
JaiotzaLieja1822ko abenduaren 10a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma Batua  (1822 -  1831)
 Belgika  (1831 -  1870)
 Frantzia  (1870 -  1890)
HeriotzaParis1890eko azaroaren 8a (67 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: Pleurako isuria
Familia
Ezkontidea(k)Félicité Saillot Desmousseaux (en) Itzuli  (1848ko otsailaren 22a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Royal Conservatory of Liège (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Pierre-Joseph-Guillaume Zimmermann
François Benoist
Anton Reicha
Joseph Daussoigne-Méhul (en) Itzuli
Henri-Jean Rigel (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, organista, musika-irakaslea, piano-jotzailea eta irakaslea
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Parisko Kontserbatorioa
Royal Conservatory of Brussels (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
sinfonia
musika klasikoa
Musika instrumentuaorganoa

cesar-franck.org
IMDB: nm0290424 Allocine: 36929 Allmovie: p90327
Spotify: 1C3sffOOvQNUwg4YIsvKqy iTunes: 321909 Last fm: César+Franck Musicbrainz: 69802473-e361-4e15-bbd8-53fe83cd1587 Songkick: 549332 Discogs: 832661 IMSLP: Category:Franck,_César Allmusic: mn0000168874 Find a Grave: 362 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Parisko zenbait elizatako organo-jotzaile eta Santa Klotildeko organo-jotzaile nagusi izan zen (1859), eta fama handia eskuratu zuen, bere bat-bateko asmazioengatik, batez ere; Kontserbatorioko irakasle izendatu zuten organoko katedran (1872).

Hasieran arrakasta gutxi izan zuen (3 Trios kontzertante, 1843; Ruth, oratorioa, 1846; 6 pieza organorako, 1860). Berrogeita hamar urte bete zituenean egin zen ezaguna Rédemption poema sinfonikoari (1871-1872) eta Les Béatitudes (1869-1789) oratorioari esker. Obra horietan nortasun zabala, oparoa, orekatua, erromantizismoak markatua, baina une berean antzinako formak eraberritzeko gai zena erakutsi zuen.

Le Chasseur maudit (1882), Les Djinns (1884), Psyché (1887) poema sinfoniko handiek Francken ospea areagotu zuten.

Lirismo bera aurkitzen da bere gainerako obretan ere: Bariazio sinfonikoak, piano eta orkestrarako (1885) eta Sinfonia re-n lanean (1888). Hala ere, azken aldiko lanetan erakutsi zuen bere jeinuaren handitasuna: Kintetoa pianoarekin (1880), Biloi eta pianorako sonata (1886), 3 koral organorako (1890).

C. Fracken musika erromantikoak, hala nola Sinfonia D maior-en eta Orkestrarako bariazioak, piano eta orkestrarako, eragin handia izan zuen bere garaiko eta ondorengo musikagintzan, bai musikagile frantsesengan bai Frantziaz kanpokoengan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: César Franck