Célia Bertin

idazle frantziarra

Célia Bertin, jaiotzez Micheline Paule Bertin (Paris, 1920ko urriaren 22a-Ibidem, 2014ko azaroaren 27a) Frantziako emakume eleberrigilea izan zen. 1953an Renaudot saria eman zioten. Frantziako erresistentzian aritu zen.

Célia Bertin
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMicheline Paule Bertin
JaiotzaParisko 4. barrutia eta Paris1920ko urriaren 22a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 14. barrutia2014ko azaroaren 27a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, Frantziako Erresistentziako kidea, itzultzailea eta kazetaria
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Celia Bertin bigarren mailako ikasketak egiten zituen Fénelon institutuan, eta letra-lizentzia bat lortzen zuen Sorbonan. Tesi bat idatzi zuen: L'Influence du roman russe (Gogol, Tourgueniev, Dostoïevski, Tolstoï, Tchekhov) sur le roman anglais contemporain (d'Arnold Bennett à Virginia Woolf). Erresistentzian integratu zen eta Paristik alde egin behar izan zuen du tesia aurkeztu aurretik. 1944ko urrian Suitzara joan zen hara Informazio Ministerioak bidalita.

Gerra ondoren, Celia Bertin Cagnes-sur-Merren eta gero Saint-Paul-de-Vencen bizi izan zen. Bere lehen eleberria, La Parade des impies, 1946an argitaratu zuen. 1951n, Saint-Paul-de-Vencen, Roman aldizkaria sortzen lagundu zuen, Pierre de Lescurerekin batera. 1953an Parisen instalatu zen; urte berean Renaudot saria eskuratu zuen, La Dernière Innocence liburuarekin.[1]

Celia Bertinek, bestetik, ingelesetik eta italieratik itzulpenak egin zituen. Artikulu ugari argitaratu zituen hedabide desberdinetan: Le Figaro literatur, Arts, Revue de Paris. Biografiak ere idatzi ditu. Thérouanne sariaren zilarrezko domina lortu zuen 1987an, Jean Renoiri buruzko lan batekin.[2]

Obra aldatu

  • 1946: La Parade des impies, Paris, Grasset
  • 1947: La Bague était brisée, Paris, Corrêa
  • 1949: Les Saisons du mélèze, Paris, Corrêa
  • 1953: La Dernière innocence, 1953, Renaudot saria.
  • 1954: Contre-champ: roman, Paris, Plon
  • 1957: Une femme heureuse: roman, Paris, Corrêa
  • 1958: Le Temps des femmes, Paris, Hachette
  • 1963: La Comédienne, Paris, Grasset
  • 1967: Mayerling, ou le destin fatal des Wittelsbach, Paris, Perrin. ISBN:978-2-262-00108-7.
  • 1972: Je t'appellerai Amérique, Paris, B. Grasset
  • 1977: Liens de famille, Paris, B. Grasset ISBN:978-2-246-00431-8.
  • 1982: Marie Bonaparte, a life, New York, Harcourt Brace Jovanovich. ISBN:978-0-15-157252-6.
  • 1991: Jean Renoir, a Life in Pictures, Baltimore: Johns Hopkins University Press. ISBN|978-0-8018-4184-2.
  • 1994: Femmes sous l'Occupation, Paris, Stock
  • 1994: Jean Renoir, cinéaste, Paris, Gallimard, coll. "Découvertes Gallimard" 209 zk.; reissue: Gallimard, 2005, ISBN:978-2-07-031998-5.
  • 1999: Marie Bonaparte, la dernière Bonaparte, Paris, Perrin: Elisabeth Roudinescoren aurkezpena.
  • 1999: Louise Weiss, Paris, Albin Michel. ISBN|978-2-226-10776-3.
  • 2005: Femmes sous l'Occupation, Paris, Les Éditions de la Seine. ISBN:978-2-7382-2029-5.
  • 2008: Portrait d'une femme romanesque: Jean Voilier, Paris, Éditions de Fallois. ISBN:978-2-87706-636-5.
  • 2009: La Femme à Vienne au temps de Freud, Paris, Tallandier ISBN:978-2-84734-593-3.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu