Joseph Francis Buster Keaton (Piqua, Kansas, AEB, 1895eko urriaren 4a - Woodland Hills, Kalifornia, AEB, 1966ko otsailaren 1a) zinema mutu komikoaren zuzendari eta aktore estatubatuar garrantzitsuenetarikoa izan zen. Bere ezaugarri garrantzitsuenetarikoa bere aurpegi adierazgabea izan zen, bere akrobaziekin batera. Buster (suntsitzaile) izenordea, bere babeslea izan zen Harry Houdinik ezarri zion, hiru urte zituela eskailera batetik erori eta ezer gertatu ez zitzaiola ikusi zuenean.

Buster Keaton

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseph Frank Keaton
JaiotzaPiqua (Kansas)1895eko urriaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBeverly Hills
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaWoodland Hills1966ko otsailaren 1a (70 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaJoe Keaton
AmaMyra Keaton
Ezkontidea(k)Natalie Talmadge  (1921eko maiatzaren 31 -  1932ko uztailaren 25a)
Eleanor Keaton (en) Itzuli  (1940 -  1966)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, zinema ekoizlea, idazlea, film-muntatzailea, gidoilaria, komediantea, stunt performer (en) Itzuli, telebista-aktorea, antzerki aktorea, Mimoa, film-zuzendaria, aktorea eta errealizadorea
Altuera165 zentimetro
Jasotako sariak
InfluentziakHarold Lloyd eta Roscoe Arbuckle
Izengoitia(k)Frigo
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
40th Infantry Division (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

busterkeaton.com
IMDB: nm0000036 Allocine: 2598 Rottentomatoes: celebrity/buster_keaton Allmovie: p96995 TCM: 99741 TV.com: people/buster-keaton
Find a Grave: 565 Edit the value on Wikidata

Hastapenak aldatu

Zinema asmatu zen urte berdinean jaio zen Keaton, vaudevillen hezia, eta hiru urte zituenetik bere gurasoekin ("Hiru Keatondarrak") antzezten hasi zen. Bere gurasoek Mohawk Medicine Companykoak ziren, Houdini bezala, eta kasualidadea medio, Kansasen zeuden Buster jaio zenean. Bere aita kazetari izan zen Mendebaldean, eta Myra bere emaztearekin batera, akrobazien ikuskizun bat gauzatzen zuen. Hau, nahiko harrigarria omen zen, non Keaton txikia eszenatokiko alde batetik bestera jaurtia izan ondoren zapaldua izaten zelako. Esketxaren izena "Giza-Espartzua" zen, eta honen ondorioz Buster zauritugabea izaten zela ziurtatzeko, orduko autoritateengatik galdekatuak izan ziren bere gurasoak.

Zinema aldatu

Antzerkigintzan izen pixka bat hartzen ari zela, Keaton, orduan hasiberria zen Zinemarengatik interesa erakusten hasi zen. Probatzea erabaki, eta Fatty Arbuckleren taldera gehitu zen. Arbuckleri, Busterrek zuen fisikoari esker egiten zituen akrobazia komikoek atentzioa deitu, eta bere pelikuletako bigarren aktore bezala jarri zuen.

Busterrek, Winter Garden Theatretik asteko 250 dolar ordaintzeko proposamen bati uko egin zion, 40 dolarretako pelikulak egiteko. Orduan, Keaton eta Fatty lagun bikainak egin ziren, eta 1917an hauen lehen filma etorri zen: The Butcher Boy, 1917. Ordutik, Keaton zinemaren teknika aztertzen hasi zen: pelikula motak, objetiboak, eta beste zenbait aspektu.

Fattyrekin beste bost pelikula egin eta gero, talde guztia Kaliforniara joan zen eta bertan ezagutu zuen Natalia Talmadge ezaguna. Nataliarekin ezkondu ostean, beste bi alditan ezkondu zen, Mae Scribbensekin 1933an eta Eleanor Harrisekin 1940an.

Film luzeak aldatu

1918an Lehen Mundu Gerrarako deitua izan zen, eta Frantzian zazpi hilabete eman zituen bertako tropentzako ikuskizunak egiten. Infekzio baten ondorioz, erdi gor itzuli zen Estatu Batuetara. Fatty bere lehen film luzea prestatzen ari zen, eta Joseph Schenckek bere produkzio-etxea eskaini zion bere pelikulak egin ahal izateko. Kasualitatez, garai hartan justuan Fattyk zinema oso gutxi egiten zuen, besteak beste Virginia Rappe aktorearen heriotz eta bortxaketaz leporatua izan zelako.

Arrakasta aldatu

1921 eta 1923 urteen artean, The Saphead film luzea eta 19 film labur grabatu zituen Busterrek. Ekoizlez aldatu zuenean, 1923 eta 1928 urteen artean, beste 10 film luze grabatu zituen. Urte hauetan, bere pelikulen gaineko kontrol osoa izan zuen, eta nahiz eta produkzio-etxeko akzio bat bera ere ez izan, Busterrek lokomotora zaharrak, edo trasatlantikoak eska zitzakeen. Honen guztiaren ondoren, bere pelikulen sormenaren kontrola galdu zuen.

Hainbat komedia serietan parte hartzeak ospea eta arrakasta ekarri zion, eta goia 20. hamarkadan heldu zuen. Bere hasierako arrakastak mundu osotik zabaldu zion ospea, soilik Charlie Chaplin eta Harold Lloyd bezalakoen atzetik, nahiz eta hauekin harreman estua izan, hala nola, beste hainbat artista ezagunekin, Douglas Fairbanks eta Rodolfo Valentinorekin adibidez.

Film ezagunenak aldatu

Buster Keatonen pelikula ezagunen artean, Our Hospitality (1923), Sherlock Jr. (1924), The Navigator (1924), Seven Chances (1925), The General (1926), Steamboat Bill Jr. (1928) eta The Cameraman (1928) daude.

The General aldatu

Sakontzeko, irakurri: «The General (1926ko filma)»

The General filmari buruz, Estatu Batuetako Gerra Zibila, Gone with the Wind pelikulak baino hobeto islatzen zuela esan zioten. "Batzuk nobeletara jotzen duten bitartean, beste batzuk Historiara jotzen dute argumentu bila" erantzun zuen Keatonek.

Pelikula, William Pittenger idazlearen benetako gertaera batean oinarritzen zen: Batasunaren soldaduen Tren konfederatu baten bahiketa. Hollywoodetik hegoaldeko soldadu protagonista txartzat har zezaketelakoan, Keatonek ikuspegia aldatu zion istorioari. Pelikula osoan zehar, gagentzako lekurik ez da ageri azalean, garaiko film guztietan bezala, gidoia ongi josia zegoelako. Oregongo basoetan grabatu zen, eta lokomotoraren suarengatik, suteak piztu ziren bertako basoetan. Efektu espezialen aldetik, film harrigarria izan zen, lokomotora amildegi batetik erortzerakoan adibidez.

Pelikulan, gizon mehe, bakarti, txiki eta hauskorra bere lokomotora eta maite duen neskaren bila ageri da. Gaur egun, zinemaren artelan handienetarikoen artean dagoen film honek izugarrizko porrot komertziala izan zuen orduan.

Amaiera aldatu

Keatonen zoritxarrerako, honen produkzio unitate MGMk 1928an hartu zuen, eta ondorioz Jimmy Duranterekin egindako hainbat film arrakastatsu -penagarri, Busterren iritziz - egin zituzten. Soinua irudiarekin ezkondu zenean, Keatonek alkoholari ekin zion gainditu ezina zitzaion egoerari aurre egiteko. Egindako guztia galdu eta 1930eko hamarkada ezkutatuta eman zuen MGMren hainbat filmentzako gagak idazten - tartean Marx anaien ezagunetariko batzuk -.

Billy Wilderren Sunset Boulevarden (1950), eta Limelight (1952) pelikulan, bere azken agerraldiak egin zituen, zinemaren gloria zahar bat eta Chaplin bezala hain zuzen ere. Orduan, jendeak arreta gehiago eskaini zion bere lan harrigarriari, eta telebistarako iragarkiak eta zuzeneko emankizunekin hasi zen. Beste agerraldi interesgarri bat, Around the World in Eighty Days (1956) pelikulakoa izan zen, Cantinflasekin batera. Bertan tren bateko gidari bezala agertzen da (The General pelikularen omenez).

Bere azken agerraldia, 1965eko Veneziako Mostran izan zen, bere azken lana aurkezten: Film (Alan Schneider). Bertan, estraineko aldiz drama bat antzeztu zuen, eta publikoaren aldetik goraipatua izan zen. Bost hilabete beranduago, 70 urte zituela, Los Angeleseko bere etxean hil zen.

Filmografia aldatu

Roscoe "Fatty" Arbucklerekin egindako film laburrak aldatu

Lehen film luzea aldatu

Zuzendari gisa aldatu

Film Laburrak aldatu

Film luzeak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: en:Buster Keaton
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buster Keaton