Bununera (autonimoa bunun) Taiwan uhartean kokatzen den Bunun herriak hitz egiten duen hizkuntza da. Formosar hizkuntza-familiako kide da, zeintzuk geografikoki Austronesiar hizkuntza gisa sailkatzen diren. Bost dialekto ditu: Isbukun, Takbunuaz, Takivatan, Takibaka eta Takituduh. Isbukun dialektoa da hiztun gehien dituena eta Taiwan hegoaldean hitz egiten da gehienbat. Takbunuaz eta Takivatan dialektoak aldiz, uhartearen erdialdean mintzatzen dira gehienbat. Takibaka eta Takituduh iparraldeko dialektoak dira. 1970. urtera arte hizkuntza seigarren dialekto bat zuen, Takipulan izenekoa, gaur egun desagertua dena.

Bununera
Bunun
Datu orokorrak
Hiztunakama-hizkuntza: 38.000 (2002)
UNESCO sailkapena2: kaltebera
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Austro-Tai hizkuntzak
austronesiar hizkuntzak
Formosan (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3bnn
Ethnologuebnn
Glottologbunu1267
Wikipediabnn
UNESCO2029
IETFbnn

Saaroa eta Kanakanavu herriek, zeinak Bunun herriarekin lurrak partekatzen dituzten herri txikiagoa diren, bununera hartu dute haien hizkuntzatzat. 2002. urtean 38.000 pertsona inguruk zuten hizkuntza ama hizkuntzatzat.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Adelaar, K. Alexander. (2004). The Coming and Going of ‘Lexical Prefixes’ in Siraya. The University of Melbourne.

Kanpo estekak aldatu