Bunratty Gaztelua (ingelesez Bunratty Castle; irlanderaz Caisleán Bhun Raithe, bere itzulpena euskaraz Rattyren Ahoaren Gaztelua litzateke, Ratty aldamenean dagoen ibaiaren izena baita) 1425ean eraikitako gaztelua da, Bunratty udalerrian kokatzen da, Clare Konderria,Irlandan. Arkitektur era nomardarrean eraikia, Bunratty udalerriaren erdigunean kokatzen da, Limerick eta Ennis hiriak lotzen dituen N19 errepidearen aldamean, Shannon Aireportutik gertu.

Bunratty Gaztelua
Bunratty Castle
Bunratty Gazteluaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Irlandaren banaketa administratiboaClareko konderria
Koordenatuak52°41′48″N 8°48′43″W / 52.69667°N 8.81181°W / 52.69667; -8.81181
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1425
Arkitektura
EstiloaNormandiar arkitektura
Webgune ofiziala

Izena aldatu

Bunratty izenak, (irlanderaz Bun Raite edo Bun na Raite), "Rattyren Ahoaren Gaztelua esan nahi du. Ratty gaztelu hau inguratu eta handik ez oso urrutira Shannon ibaiaren bokalean isurtzen baita.

Historia aldatu

Gaur egun gaztelua finkatuta dagoen tokian lehendabiziko aldiz 970an bikingoak leku hartu zuten, hauek han eskualde hartako irlandarrekin salerosketan jarduteko kokalekua ezarri zutelarik.

1270an Robert de Muscegrosek lehen gotorlekua eraiki zuen, dorretxe bat, hau normandarren artean ohikoa omen zen lurralde bateko kontrola ziurtatzearren. Oinarritzat egurrez eraikitako eraikin bat zuen.

Handik gutxira, lurrak eta gotorleku zaharra Thomas de Claren jabetza izatera igaro ziren, honek osagai iraunkorrak erabiliz lehen egitura finkoa eraiki zuen. Garai honetan Bunratty hiriak jada 1.000 biztanle zituen.

1318an, Thomasen semea zen Richard de Clare, gazteluaren jabe berria, Dysert O'Deako Gudan zehar hila suertatu zen. O'Brien klan garaileak gaztelua nahiz Bunrattyko hiria erabat suntsitu zituen.

1332an, Ingalaterrako erregeraren kontu gaztelua berreraiki ostean, O' Brien eta Mac Namara klanen menpeko ziren Thomondarren gerlarien erasoaldi baten ondorioz gaztelua berriz ere suntsitua izan zen.

1353an 21 urtez hondatuta egon ondoren, gaztelua beste behin eraiki zen, oraingoan sir Thomas Rokebyren kontu, ia une berean irlandarrek erasotu eta haren jabe bilakatzeko, ordudanik hauek etenik gabe gaztelua beren esku izan dute.

Gaztelua, guregaino iritsi den itxuraz, 1425. urte aldera Mac Namara familiak eraiki zuen, hau Munster eskualdeko klanik boteretsuena zen.

Bunratty gaur egun aldatu

Gaur egun gaztelua nahiz honi atxikia den parke tematikoa Shannon Development erakundearen kudeaketapean dago.

Multzo osoa berebiziko turismo erakargunea da, bereziki Shannon aireportuarekiko duen hurbiltasunarengatik. Gaztelua zaharberritze arduratsu baten helburua izan da, bere barnekaldea XIV. mendea eta XVII. mendeko altzari eta telarrekin apaindu da, nahiz eta hauetako gauza gutxi gaztelu bertakoak izan. Gauero gazteluaren areto nagusian erdi aro giroko bi afari ospatu ohi dira.

Bunratty parke folklorikoa zinez berreraikitako irlandar nekazari herri bat da, bere XIX. mendeko kaleak, ikastetxea, tarberna, dendak (denetariko salgaiak, telarrak) edo eliza, hau dena turisten bisitei irekia. Zortzi baserri ere badaude (bakoitzak bere suzko zohikatz tximiniekin), ur errotak, burdinola, nekazal erabilerako zenbait tresna eta abere biziak, hauekin batera itxura zaharreko altzari zainduak daudelarik.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu