Bulgariera[1] (български, ˈbɤ̞ɫɡɐrski ahoskatua) Bulgarian eta Serbia zein Ukrainako inguru batzuetan mintzatzen den hizkuntza indoeuroparra da. Zehazki, Bulgaria, Dobrudja, Hego Valakia eta Besarabian hitz egiten den hizkuntza hego-eslaviarra da. Mazedonia, Grezia eta Turkian ere bulgarieraren dialekto bereziak mintzatzen dira.

Bulgariera
български език
Datu orokorrak
Lurralde eremuaBulgaria, Ukraina, Moldavia, Serbia, Mazedonia, Grezia, Turkia eta emigrante taldeak
Hiztunak13 milioi inguru
Rankinga88. hizkuntza mintzatuena
OfizialtasunaBulgaria, Europar Batasuna
EskualdeaBalkanak
AraugileaBulgarieraren Zientzia Institutua
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
balto-eslaviar hizkuntzak
Eslaviar hizkuntzak
Hegoaldeko eslaviar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala, hizkuntza fusionatzailea, adjective-noun (en) Itzuli, hizkuntza sintetikoa eta pro-drop language (en) Itzuli
Denbora gramatikalakorainaldia, past imperfect (en) Itzuli, past perfect (en) Itzuli, present perfect (en) Itzuli, geroaldia eta geroaldi burutua
Modu gramatikalakadmirative (en) Itzuli
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, bokatiboa, akusatiboa eta datiboa
AlfabetoaBulgarian alphabet (en) Itzuli, Bulgarian Braille (en) Itzuli eta alfabeto zirilikoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1bg
ISO 639-2bul
ISO 639-3bul
Ethnologuebul
Glottologbulg1262
Wikipediabg
Linguasphere53-AAA-hb
ASCL3502
IETFbg

Alfabetoa aldatu

Karaktere zirilikoz idazten da:

А а
/a/
Б б
/b/
В в
/v/
Г г
/g/
Д д
/d/
Е е
/ɛ/
Ж ж
/ʒ/
З з
/z/
И и
/i/
Й й
/j/
К к
/k/
Л л
/l/
М м
/m/
Н н
/n/
О о
/ɔ/
П п
/p/
Р р
/r/
С с
/s/
Т т
/t/
У у
/u/
Ф ф
/f/
Х х
/x/
Ц ц
/ʦ/
Ч ч
/tʃ/
Ш ш
/ʃ/
Щ щ
/ʃt/
Ъ ъ
/ɤ̞/, /ə/
Ь ь
/◌ʲ/
Ю ю
/ju/
Я я
/ja/

Historia aldatu

 
Bulgaria barneko bulgarieraren dialektoen mapa.

Alfabeto zirilikoz idatzia, bulgariera zaharra (IX-XI. m.) Ekialdeko Elizako hizkuntza eslaviar ofiziala izan zen eta eragin handia izan zuen gainerako hizkuntza eslaviar handien garapenean. Bulgariar literaturak ospe handia hartu zuen mundu eslaviar osoan XIV. mendera arte. Otomandar Inperioaren zapalkuntzak (1396-1878) eten zuen literatur aberastasun hori eta abertzaletasunak XIX. mendean indar berezia hartu arte, bulgarierak ez zuen berriro literatura higikunderik izan.

Bulgariera moderno batua aldatu

Bulgariera moderno batua XIX. mendean sortu zen. Tradizio aberatseko hiztegiaz gainera, bulgariera modernoak grezieratiko, turkieratiko, errusieratiko eta frantsesetiko maileguak hartu ditu nagusiki.

Erreferentziak aldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak aldatu