Bularrak lore gorriez

Bularrak lore gorriez (frantsesez: Les Seins aux fleurs rouges) 1899an Paul Gauguinek Tahitin egin zuen bigarren egonaldian margotutako lana da. segunda estancia en Tahití. Geroago, jatorrizko izenburua aldatu zuen, Deux Tahitiannnes (aux fleurs de mango), hau da, Bi tahitiar (mango-loreez).[1] Margolari frantziarra Polinesiako uharteekin liluratu zen eta margolan hau lilura horren ondorioa da. 1949tik, eskaintza bati esker, New Yorkeko Metropolitan Museum of Artean ikus daiteke. Wildenstein katalogoan 583 erreferentzia-zenbakia du.

Bularrak lore gorriez
(
Les Seins aux fleurs rouges)
Jatorria
Sortzailea(k)Paul Gauguin
Sorrera-urtea1899
IzenburuaLes Seins aux fleurs rouges, Deux Tahitiennes eta Deux Tahitiennes aux fleurs de mangue
Ekoizpen lekuaTahiti
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak94 (altuera) × 72,4 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMetropolitan Museum of Art
BildumaMetropolitan Museum of Art
Inbentarioa49.58.1

Azterketa aldatu

Margolan honetan bi emakume tahitiar dira protagonista: ezkerrekoak, ziur aski Pahura, Gauguinen amorantea eta, ondoren, emaztea, bular bilutzien azpian, fruitu gorriz betetako azpila erakusten du. Eskuinekoak, bestetik, mango-lore sorta bat du esku artean eta begirunez eskaintzen du; bigarren hau jantzita agertzen da bular bat erakutsi arren. Bi emakumeek duintasun handia erakusten dute, naturaltasunez seguritatea adierazten dute; horretarako egileak jarrera lasaiaz erakusten ditu, marra suabeak erabiliz. Atzean, kolore desberdinez nahasturik, fondo abstraktoa deskubritzen dugu.

Koloreak, orokorrean, nahiko lehunak dira. Horregatik, fruitu gorriek kontraste handia eragiten dute. Jakina denez, gorri koloreak pasioa adierazten du eta, kasu honetan, bere bizitasunez gehiago oraindik.

Orokorrean, emakume hauen jarrera misterioa trasmititzen du, hurruntasuna. Gauguin Polineasiako emakumeek erakarrita sentitu zen oso eta sarritan memoriaz margotzen zituen. Bere bidaia krisialdi sakon baten ondorioa izan zen eta han nolabaiteko lasaitasuna eta oreka aurkituz zituen.

Eskuineko emakumea aldatu

Margolanaren eskuinean agertzen den emakumea Pahura omen da, Gauguinen amorantea.[2]

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu