Budolfi katedrala (Aalborg)

Budolfi katedrala (danieraz Budolfi Kirke), Aalborgeko eliza nagusia da.

Budolfi katedrala
Budolfi Kirke
Budolfi katedrala.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaIpar Jutlandia
UdalerriaAalborg Municipality
Koordenatuak57°02′52″N 9°55′11″E / 57.0479°N 9.9196°E / 57.0479; 9.9196
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1399 (egutegi gregorianoa)
ErlijioaLuteranismoa
ElizbarrutiaDiocese of Aalborg (en) Itzuli
IzenaBotwulf of Thorney (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
Estiloaarkitektura gotikoa
Dimentsioak28 (altuera) × 22 (zabalera) × 56 (luzera) m
Kontaktua
HelbideaAlgade 40, 9000 Aalborg
Webgune ofiziala

Historia aldatu

IX mendean iritsi bide ziren lehenengo kristau misiolarik inguru honetara, oraindik Aalborg existitzen ez zela. Gaur egungo Budolfi katedrala XIV mendearen bukaeran eraiki zen, 1399ko Danimarkako Atlasean agertzen baita idatzita lehen aldiz. Izena Botwulf monje ingelesaren omenez ezarri zitzaion. 1554ean Erreformaren eraginez luterano bihurtu zen eliza.

Kanpaidorrea 1779an gehitu zitzaion eta 1817an erlojuak ezarri ziren alde banatan. Azkenik iparraldean sakristia eraiki zen 1899an.

Eliza aldatu

Adreiluz egindako eliza gotikoa da. 25 metroko garaiera duen dorrea dauka eta honen gainean metalezko kupula eta orratz barrokoak ditu, eliza 35 metro altuago bihurtuz. Lau kanpai ditu, zaharrena 1681ekoa eta gainontzekoak XIX mende bukaera eta XX mendeoak.

Barnealdean, aldarea 1684koa da, Lauridtz Jensenek egindakoa. 1980an berriztu zen. Organo barroko ederra du Hartvig Jochum Müllerrek 1749an egindakoa.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu