Buddy film edo Buddy movie (euskaraz: «Lagunen filma»)[1] argumentuan gizonezko bi protagonistaren arteko adiskidetasuna erakusten duen filma da. Normalean gizonezkoen adiskidetasunaren bertuteak erakusten dute, eta gizonezko-emakumezko harremana bigarren mailako posizio batera uzten dute.[2]

Laurel eta Hardy The Flying Deuces filman, 1939an.

Gai nagusia aldatu

Protagonisten arteko harremana argumentuaren gai nagusia izaten da. Ohikoa da bi pertsonaia oso pertsonalitate desberdinak izatea baina gertakizunen arabera sortzen diren oztopoen bitartez, haien arteko errespetua eta lotura estuago bihurtzen da. Dena dela, ez da harreman homosexual baten gisa azaltzen eta, sarritan, atzean, emakume baten irudia agertu daiteke.

== Beste generoekin nahastuta 00 Buddy filmak beste genero batzuekin hibridatuta agertzen dira, batez ere road film, western, komedia eta akziozko filmekin. Azken genero horretan, 1980tik aurrera lagunen filmetan izandako garrantziari esker, «buddy cop» edo "lagun polizia" filmak izeneko azpigeneroa sortu zen; horietan protagonistek elkarrekin krimerani aurre egin nahi dioten bi polizia, detektibe edo bi gizon agertzen dira.

Buddy film ospetsu batzuk aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.wordmagicsoft.com/diccionario/en-es/buddy.php
  2. Konigsberg, Ira (1998). The Complete Film Dictionary. Penguin. 41 or. ISBN 978-0-14-051393-6.

Kanpo estekak aldatu