Bruno Villarreal

Euskal militar karlista

Bruno Villarreal Ruiz de Alegria (Larrea, Barrundia, 1802ko ekainaren 24Gasteiz 1860) jeneral karlista arabarra zen.

Bruno Villarreal

Bizitza
JaiotzaBarrundia1802ko ekainaren 24a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1861eko maiatzaren 10a (58 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia

Tropa konstituzionalisten kontra borrokatu zen (1821). Lehen Gerra Karlistan Arabako boluntario-batailoia antolatu zuen (1833) eta Don Karlosen alde egin zuen. Hogei urte zituenean gudarostean sartu zen eta handik gutxira, Burundan eta Logroñon borrokatu ondoren, kapitain egin zuten. Nazarren, Azarten, Muruartederretan, Lizarran eta Altsasun lortu zituen garaipenei esker koronel egin zuten Lorturiko garaipenei esker, Arabako komandante nagusi (1834) izendatu zuten. Bilboko lehendabiziko setioan parte hartu ondoren mariskal egin zuten (1835), iparraldeko armada karlistaren buru (1836) eta Don Karlosen laguntzailea izan zen. Fernández de Córdoba jeneral liberala garaitu zuen Jurramendin eta 1836. urteko Arlabango guduan ihes egitera behartu zituen gudaroste liberalak. Bergarako hitzarmena sinatu zenean Bordelera ihes egin zuen.

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu