Brunette uhartea (ingelesez: 'Brunette Island') Ternua uhartearen hegoaldean dagoen uhartea da, Fortune badian, Frantziako Saint-Pierre eta Mikelune uhartediaren iparraldean. 20 km² ditu.

Brunette uhartea
Datu orokorrak
Motauharte
Azalera20 km²
Geografia
Map
Koordenatuak47°16′47″N 55°54′02″W / 47.2797°N 55.9006°W / 47.2797; -55.9006
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ternua eta Labrador
Ur-gorputzaFortune badia

Historia aldatu

XIX. mendearen hasieratik, uhartean arrantzaleen komunitate bat zegoen. Han egon ziren 1950eko hamarkadaren amaiera arte: gobernuak handik eraman zituen. Ondoren, Brunette uhartea bertako faunako erreserba bihurtu zen.

1964an Ternuan bisonteak sartzeko saiakera esperimentala egin zen, Brunette Island proba gune gisa erabiliz. Saiakera honek ez zuen arrakasta izan. Esperimentu hau egin zenetik, biologoek Brunette uhartea espezieak sartzeko erabiltzen jarraitu dute: bisonte, erbi artiko, elur-orein, Lagopus, Alces americanus eta beste batzuk, fauna ikusteko eta hazteko gune gisa. Espezie guztiak ondo moldatu dira, bisonteak izan ezik.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. [1] An Atlantic Trilogy: Gordon Snow : Tales of Survival and Tragedy

Kanpo estekak aldatu