Brocken, Blocksberg ere deitzen dena, Harz mendilerroko mendirik garaiena da, 1.142 metroko garaierarekin. Saxonia Beherea estatuan dago, Weser eta Elba ibaien artean. Alemaniako iparraldeko mendirik garaiena ere bada. Alpeetako mendien tamainara heltzen ez den arren, bere mikroklima, 2.000 metroko mendiena da. Mendia, irailetik maiatzera arte, elurrez estalita egoten ohi da. Eta, urtean 300 egunez, lainoz estalia ere egoten da. Urtean zehar egoten den batez besteko tenperatura, 2,9 gradutakoa izaten da.

Brocken
Datu orokorrak
Garaiera1.141,2 m
Prominentzia856 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak51°48′02″N 10°37′02″E / 51.8006°N 10.6172°E / 51.8006; 10.6172
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MendikateaHarz
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia-Anhalt
Rural district of Saxony-AnhaltHarz barrutia
Alemaniako hiri-udalerriWernigerode
Babestutako-eremuaHarz National Park (en) Itzuli

Elezaharrak aldatu

Tokian, sorginei eta deabruari buruzko elezaharrak ugariak dira. Goethe idazleak, Fausto bere liburu ospetsuan, elezaharraren zati bat hartu zuen, mendiaren hegian, akelarre gau bat ospatzen zela aipatuz.

Historia aldatu

Mendi honen tontorrean, munduko lehen telebista antena kokatu zen, 1935. urtean, eta Deutsche Reichspostaren frogako emisioarekin hasi zen. Honen ardura, 1936an Berlinen ospatu ziren Udako Olinpiar Jokoen erretransmizioa ematea zen. 1939. urtera arte jarraitu zuen transmititzen, Bigarren mundu gerra hasi zen arte.

Kanpo estekak aldatu