Briologia (grezieratik bruon, goroldio)[1] goroldio edo briofitak aztertzen dituen botanikaren adarra da. Ez da briologia genetikoarekin nahastu behar, zeren hori laborategian ikertzen den bitartean, hau landa lanean oinarritzen baita. Briologoak botanikariak dira baina goroldioen munduan zentratuak. Batzutan briologia likenologiarekin batera aztertzen dute zeren eta likenak, nahiz eta sailkapen desberdinekoak izan, txoko ekologiko antzekoa dute.

Goroldioak, hauek Japonia erdialdean aurkituak dira.

Historia aldatu

Briofitak oso berandu arte ez ziren aztertuak izan. Hain tamainu txikikoak izanda eta ekonomikoki interes handirik gabekoak 1741 arte ez zen haiei buruzko ikerketa lanik argitaratu; lehen lan hori Oxfordeko irakaslea izan zen Johann Jacob Dilleniusek plazaratu zuen, Historia muscorum izenburuaz.[2] Beraz, XVIII. mendean sortua, tradizionalki Johann Hedwigi botanikaren adar honen sormena egozten zaio. Hedwigek bere aitarekin batera briofiten ikerketan aurrerapen handiak egin zituen.[3] Hedwigek 1782an goroldioen taxonomia ezarri zuen.

Goroldioen sailkapena aldatu

Hiru multzo bereizi egiten dira:

  1. Goroldioak, zentzu zehatzez,
  2. Antozerak,
  3. Hepatikoak.

Briologo bikainak aldatu

Euskal Herriko briologoak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. http://etimologias.dechile.net/?briologi.a
  2. Jean-Louis De Sloover, Anne-Marie Bogaert-Damin (1999). Les Muscinées du XVIe au XIXe siècle dans les collections de la Bibliothèque universitaire Moretus Plantin. Presses universitaires de Namur. 103 or.
  3. https://www.lifeder.com/briologia/

Kanpo estekak aldatu