Brasildar portugesa edo brasildar portugalera (portugesez: português brasileiro) Brasilen eta Brasildik kanpo bizi diren 217 milioi brasildarrek hitz egiten duten portugesaren aldaera da,[1] munduan gehien hitz egiten, idazten eta irakurtzen den hizkuntza horren aldaera.

Brasildar portuges
português do Brasil
Datu orokorrak
Hiztunak204.000.000
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
italo-mendebaldeko hizkuntzak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Iberia Mendebaldeko hizkuntzak
hizkuntza galiziar-portugesak
portugesa
AlfabetoaPortuguese alphabet (en) Itzuli eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologbraz1246
Wikipediapt-br
Linguist Listpor-bra
IETFpt-BR

Era berean, brasildar portugesa ama-hizkuntza da brasildar komunitate handiak dauden herrialdeetan, hala nola Estatu Batuetan, Paraguain, Perun, Japonian eta Europako hainbat herrialdetan. Brasilek Mercosurren duen garrantzia dela eta, aldaera hori normalean bloke horri lotutako Hego Amerikako herrialdeetan ikasten eta erabiltzen da, bereziki Argentinan, Paraguain eta Uruguain.

Brasilgo Letren Akademiak arautzen du. Pedro Álvares Cabral Brasilera iritsi aurretik, bertako mila hizkuntza baino gehiago hitz egiten ziren. Bere historian zehar, brasildar portugesak hizkuntza indigena eta afrikarretatik ez ezik,[2] frantsesetik, gaztelaniatik, italieratik eta ingelesetik ere maileguak jaso ditu.

Europar portugesaren eta brasildar portugesaren arteko ezberdintasunak hiztegi, ahoskera eta sintaxiakoak dira nagusiki, batez ere herri aldaeretan; idaztean, txikiagoak dira.

1990eko akordio ortografikoa Brasilen 2009ko urtarrilaren 1etik indarrean dago; haren helburua portugesaren bi aldaeren grafia bateratzea da, desadostasun ortografikoen % 98 murriztuta.

Oro har, hizkuntza idatzi formalaren eta Portugalen eta Brasilen arteko aldeak amerikar ingelesean eta britainiar ingelesean aurkitzen direnekin aldera daitezke.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) CIA. Brazil. in: The World Factbook..
  2. (Portugesez) Moreira, Cristiano Marins. «A influência do tupi na formação do português do Brasil» Círculo Fluminense de Estudos Filológicos e Linguísticos: 1-11..

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.