Braindead, AEBetan Dead Alive (euskaraz Burmuin Heriotza edota Hila Bizirik) 1992ko Peter Jackson zeelandaberriar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Timothy Balme, Diana Peñalver, Elizabeth Moody eta Ian Watkin aktoreek antzeztu zuten.

Braindead (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1992
IzenburuaBraindead
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
ingelesa
Jatorrizko herrialdeaZeelanda Berria
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazombie comedy (en) Itzuli eta splatter film (en) Itzuli
Iraupena104 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Zeelanda Berria
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Peter Jackson
Gidoigilea(k)Stephen Sinclair
Fran Walsh
Peter Jackson


Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJim Booth (en) Itzuli
[[Kategoria:Jim Booth (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaWingNut Films (en) Itzuli
[[Kategoria:WingNut Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaJamie Selkirk
EdizioaJamie Selkirk
Bestelako lanak
MusikagileaPeter Dasent
Jantzi-diseinatzaileaChris Elliott
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIndonesia

IMDB: tt0103873 Filmaffinity: 154413 Allocine: 5311 Rottentomatoes: m/dead_alive Mojo: deadalive Allmovie: v12686 TCM: 72476 Metacritic: movie/dead-alive TV.com: movies/dead-alive Netlix: 425791Edit the value on Wikidata

Odol eta heste ugari birri-barra agertzen dituen umore beltz sakoneko gore film bat da.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1957, Stewart McAlden (Bill Ralston) esploratzaileak Skull uhartean tximino ale arraro bat topatu berri du, baina uharteko biztanleen kondairen arabera tximino mota hauek berekin batera madarikazio bat omen daramate. Tximinoa Zeelanda Berrira eraman eta bertako Zoo batean bere ikerketarako gordeko dute.

1990eko hamarkadan, Zeelanda Berrian, Lionel (Timothy Balme) gaztea bere ama Vera (Elizabeth Moody) jasangaitzarekin batera bizi da, azken honek semea dendariaren alaba den Paquita (Diana Peñalver) neskalagunarekin ateratzen hastea ez du inolaz ere onartuko. Bi maiteminduek zoologikora egun pasa doazenean, amak zelatan izango ditu, baina ustekabean bertako iraganean uhartean topatutako tximinoak koska egingo dio. Piskanaka-piskanaka, Lionelen ama zonbi bat bilakatzen hasiko da, giza haragia jateko gosez, eta berak erasotuko eta hozkatzen duen oro bere antzera zonbi bilakatzeko prest.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu