Bragantza[1] Portugalgo ipar-ekialdean dagoen hiria da, Iparraldeko eskualdearen, Alto Tras-os-Montes azpieskualdearen eta izen bereko barrutiaren hiriburua.

Bragantza
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaBragantza
Posta kodea5300
Geografia
Koordenatuak41°48′N 6°45′W / 41.8°N 6.75°W / 41.8; -6.75
Map
Azalera1173.57 km²
MugakideakBumioso, Trabazos, Figueruela de Arriba, Manzanal de Arriba, Puebla de Sanabria, Pedralba de la Pradería, Requejo, Hermisende, Vinhais eta Macedo de Cavaleiros
Demografia
Biztanleria35.341 (2011)
Dentsitatea30,11 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia273
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakLes Pavillons-sous-Bois
cm-braganca.pt

35.341 biztanle zituen 2011ean.

Geografia aldatu

Iparraldean eta ekialdean Ourenseko probintzia eta Zamorako probintziak, hegoaldean Macedo de Cavaleiros eta mendebaldean Vinhais mugakide ditu. Montesinho Natura Parkearen ertzean dago.

Fregesiak aldatu

  • Alfaião
  • Aveleda
  • Babe
  • Baçal
  • Calvelhe
  • Carragosa
  • Carrazedo
  • Castrelos
  • Castro de Avelãs
  • Coelhoso
  • Deilão
  • Donai
  • Espinhosela
  • Faílde
  • França
  • Gimonde
  • Gondesende
  • Gostei
  • Grijó de Parada
  • Izeda
  • Macedo do Mato
  • Meixedo
  • Milhão
  • Mós
  • Nogueira
  • Outeiro
  • Parada
  • Paradinha Nova
  • Parâmio
  • Pinela
  • Pombares
  • Quintanilha
  • Quintela de Lampaças
  • Rabal
  • Rebordainhos
  • Rebordãos
  • Rio de Onor
  • Rio Frio
  • Salsas
  • Samil
  • Santa Comba de Rossas
  • Santa Maria
  • São Julião de Palácios
  • São Pedro de Sarracenos
  • Sendas
  • Serapicos
  • Sortes
  • Zoio

Demografia aldatu

Bragançako udalerriaren populazioa (1801 – 2009)[2]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2009
27 961 16 929 30 513 29 750 37 553 35 380 33 055 34 750 34 375

Historia aldatu

Aurre historia aldatu

Paleolito garaiko aztarnak aurkitu dira baina lehenengo asentamentuak Neolito garaian ezarri ziren. Hasierako komunitate horien aztarna ugari dago, keramika, nekazal tresnak, gezi puntak, bitxiak... denak harriz egindakoak.

Aintzinaroa aldatu

Penintsularen iparraldean egonik, erromatarren kolonizazioa nahiko berantiarra izan zen. Kastro luso-erromatarrak oraindik mantentzen dira, Sacóias eta Avelãskoa kasu. Avelãsko kastroa Astorgarako errepidean kokaturik zegoen.

Erdi Aroa aldatu

Bragantzaren antzeko izena aipatzen den lehen aldia k.o. 569ko agiri batean ageri da, Lugoko itunean, eta Vergancia izena aipatzen da. Garai hartarako Erromatar Inperioa eroria zen eta sueboak ziren eskualdean nagusi. Ondoren bisigodoek eskuratu zuten lurraldea. Leinu germaniko hauen aztarna handirik ez dago ordea.

Mairuak ere izan ziren bertan baina denbora tarte txikien. XI eta XII mendeetan Avelãsko kastroko familiak agindu zuen Bragantzan eta orduan kokatzen da hiriaren sorrera. Portugalgo konderria sortu zenean koroaren esku gelditu zen eta hauek gotortu egin zuten, Espainiarekiko mugatik gertu baitzegoen. XVI mendean bi herrialdeen arteko gerrak izan ziren eta gaztelarrek 1381ean Bragantza hartu zuten. Portugalek Ingalaterrarekin aliantzak eratu eta galdutako hiriak berreskuartu zituzten. Gerra hauek ordea lurraldea suntsitu egin zuten.

Bragantzako dukerria aldatu

1442an Alfontso V.ak dukerria ezarri zuen bertan eta Bragantzako dukeen dinastia sortu zen. Fernando dukeak (Bragantzako bigarren dukeak) erregearen Afrika iparraldeko espedizioak finantziatu zituen eta erregearen agintari goren bihurtu zen. Hainbestekoa izan zen dukeek hartu zuten indarra, monarkia kontrolatzeko lanetan hasi zirela eta azkenean zigor gisa Joanes II.ak Bragantzako Etxea desegin eta bere lurraldeak eskuratu zituen. 1496an Manuel I.ak lurraldeak itzuli zizkien baina Bragantza aberats bihurtu zuten juduak hiritik kanporatzera behartu zituen. Mende hauetan Bragantzaren garapena handia izan zen. Eliza, komentu eta jauregiak berriztu ziren eta kaleek industrializazio eta merkatal-jarduera garrantzitsuak izan zituzten. Horrela sortu ziren Rua dos Prateiros (zilar merkatariak), Rua dos Sineiros (kanpaigileak), Rua dos Oleiros (olio egileak), Rua da Alfândega (aduanak), Ponte das Tenarias (larrugileak) eta Ponte das Ferrarias (olariak) besteak beste.

Aro modernoa aldatu

1640an Portugalek Espainiatik banatzea lortu zuenean Bragantako 8. dukea Portugalgo errege bihurtu zen, Joanes IV.a.

XVIII mendetik aurrera ordea Bragantzak aldi hobeak eta okerragoak izan zituen, batez ere industrializazioaren saiakera desberdinen emaitza aldakorren ondorioz. XIX mendean nekazaritzaren krisia ere iritsi zen eta Bragantza populazioa galtzen hasi zen. Honetaz gain Bragantza da Lisboatik urrunen dagoen barruti-hiriburua.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Domus Municipalis: Portugalgo udaletxerik zaharrena da. Eraikin zibil erromanikoaren kasu bakarra da Iberiar penintsula osoan.
  • Gaztelua: XIII. mendean eginda estilo gotikoan, Portugal osoan hoberen kontserbatutakoen artean dago.
  • Abade de Baçal museoa.
  • Mozorro eta jantzien museo iberikoa.
  • Ciência Viva zentroa.

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu