Bovidae edo bobidoak ugaztun artiodaktilo familia bat da. Behiak, antilopeak, gazelak, ardiak, ahuntzak, yakak eta antzeko animaliak biltzen ditu. Guztira 140 bat espezie ezagutzen dira. Espezie guztiak belarjaleak dira. Bai emeek bai arrek adarrak dituzte, hezur ehundurakoak. Oreinen adarrak ez bezala hauek hutsik daude. Klima epel eta tropikaletan garatzen dira hoberen.

Bovidae
20 Ma-0 Ma

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
Familia Bovidae
Azpifamiliak
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakshofar (en) Itzuli, adarkizko, buff leather (en) Itzuli eta mammal horn (en) Itzuli

Handienak tona bat inguruko pisua izatera iristen dira, eta 2 metroko altuera (esaterako, gaurra, bufaloa eta bisontea). Beste batzuk txikiak dira, eta 3 kilo pisatzen dute, adibidez dik-dikak. Batzuk gihartsuak dira, konparazio batera zezena; eta beste batzuk hanka luzekoak dira. Batzuk taldetan biltzen ez badira ere, hori da gehienen joera.

Guztiak Ruminantia taldekoak dira, eta urdaila antzekoa dute: helduak direnean 4 gela dituzte: zaku handi, zaku txiki, liburu-toki eta gatzagia.

Azpifamiliak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bovidae