Bourgesko katedrala (frantsesez Cathédrale Saint-Étienne de Bourges) Frantzia osoan arkitektura gotikoaren adibiderik ederrenetarikoa da, XII.-XIII. mendeetan egindakoa. Bourges hirian dago, Cherko departamenduan, Centreko eskualdean.

Bourgesko katedrala
Cathédrale Saint-Étienne de Bourges
 UNESCOren gizateriaren ondarea
 Monumentu historikoa
Donejakue bideak Frantzian Donejakue bideak Frantzian
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Erdialdea-Loira Harana
DepartamenduaCher
Frantziako udalerriBourges
Koordenatuak47°04′56″N 2°23′57″E / 47.08222°N 2.39917°E / 47.08222; 2.39917
Map
Historia eta erabilera
UNESCO World Heritage Site record modification 2013
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Bourges (en) Itzuli
IzenaEztebe
Arkitektura
Estiloaclassic gothic (en) Itzuli
Azalera0,85 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i) eta (iv)
Erreferentzia635, 868-028 eta 635bis
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1992 (XVI. bilkura)
Mérimée IDPA00096656
Kontaktua
Helbideaplace Étienne-Dolet
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

1862an monumentu historiko izendatu zuten eta 1992an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok.[1]

Historia aldatu

III. mendetik aurrera lau eraikin eraiki ziren katedrala dagoen lekuan: kriptak III, IV eta IX. mendeetan eta katedral erromaniko bat XI. mende hasieran.

Katedral berria Loira ibaiaren hegoaldean eraikitako lehen eraikin gotikoa izan zen. Harresietatik kanpo eraiki zuten.

1195ean hasi zuten eraikuntza, eta 1214an eraikin erdia amaituta zegoen.

12 urteko geldialdiaren ostean, 1225ean berriro hasi zituzten obrak. 1230ean amaitu zuten obra nagusia, nahiz eta gero konponketa txikiak egin zituzten.

1506an iparraldeko dorrea erori egin zen eta XVI. mende amaieran berreraiki zuten.

1562an, erlijio gerretan, Bourges protestanteen eremuan geratu zen eta katedraleko eskulturak kaltetu zituzten.

Kanpoaldea aldatu

Mendebaldeko fatxada Frantziako eraikin gotikoen artean zabalena da (40 metro baino gehiago). Bost atari ditu, ate bikoitzekin. Atari bakoitza nabe batekin lotua dago. Erdiko atariak Azken Epaiari buruzko dekorazio ikusgarria dauka.

Arbotanteek inklinazio handia daukate, erdiko nabearen eta alboko nabeen arteko altuera desberdintasunera egokitzeko.

1424an egindako erloju astronomikoa ere badauka.

Barrualdea aldatu

Katedralak ez dauka transepturik, eta bost nabe ditu. Beirate ugari ditu, gehienak XIII. mendekoak, nahiz eta XVI. mendean gehiago gehitu zizkioten.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) mondial, UNESCO Centre du patrimoine. «Cathédrale de Bourges» UNESCO Centre du patrimoine mondial (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.