Botoi (elektrizitatea)

Sakagailu, sakatzeko botoi edo soilik botoi bat makina edo prozesu baten aspekturen bat kontrolatzen duen etengailu mota bat da.

Kalkulagailu baten botoiak.
Sakagailu bat

Sakatuta dagoen bitartean denean zirkuitua itxi egiten du, bere kontaktuen hartean korronte elektrikoa pasatu daitekeelarik, eta sakatuta ez badago zirkuitua ireki egiten da, korronte elektrikoa ezin daitekeelarik pasatu. Hauek botoi arruntenak dira, normalki irekiak deiturikoak —NO, normally open. Beste botoi batzuk normalki itxiak dira —NC, normally closed—: hauek sakatu gabe badaude korrontea pasatzen uzten dute, eta sakatzen direnean zirkuitua ireki. Botoi normalki itxi baten adibide bat etxeko hozkailuko argia kontrolatzen duen botoia da: atea itxita dagoenean botoia sakatuta dago, eta zirkuitua irekia; atea zabaltzerakoan, botoia aske gelditzen da, zirkuitua itxi eta bonbilla piztu egiten da. NO eta NC kontaktuak dituzten sakagailuak ere badaude.

Orokorrean botoiak material gogorrez egiten dira, metal edo plastikoz. Gainazala laua edo giza-hatzamar edo eskuari egokitua izaten da, era errazean sakatu eta askatu izan ahal dadin.

Erabilpenak aldatu

 
Larrialdiko botoi bat.

Sakagailu edo botoiak kalkulagailuetan, telefonoetan, eta etxeko eta bulegoko hainbat gailu mekaniko eta elektronikotan erabiltzen dira.

Batzutan erabiltzaileak sakatzen duen botoiak mekanikoki beste botoi bat eragiten du, azken hau delarik zirkuituan eragiten duena.

Industrian, botoiek betetzen duten funtzioaren araberako kolore kode bat jarraitzen dute, operadoreak ez dezan hanka-sartzez botoi okerra sakatu. Makina bat edo prozesu bat abian jartzeko ohikoa da kolore berdea, eta makina edo prozesua geldiarazeko gorria. Botoi berezi bat larrialdiko botoia da. Hau gorria izaten da, eta ohikoa baino buru haundiagoa izaten du, larrialdi kasuan era errazean aurkitu eta sakatzeko. Askotan botoiek argi pilotu bat edukitzen dute, operadoreak makina edo prozesuaren egoera eta botoia egoki sakatu den ikusteko. Argi pilotu hauek ez dira botoiko elikadurarekin elikatzen, baizik botoiak eragiten duen prozesuaren elikadurarekin; horrela botoia sakatzerakoan honi dagokion prozesua abian jarri dela egiaztatzen da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu