Bost erregeordeen kontseilua

Bost erregeordeen kontseilua edo bost agure handien kontseilua (japonieraz 五大老, go-tairō) Toyotomi Hideyoshik bera hil ondoren eta bere seme Toyotomi Hideyorik gobernuaren ardura hartzeko haina adin izan arte osatu zuen kontseilu bat da. Hideyoshik betebehar honetarako bere bost daimyōrik boteretsuenak aukeratu zituen: Maeda Toshiie, Ukita Hideie, Uesugi Kagekatsu, Tokugawa Ieyasu eta Mori Terumoto.

Bost pertsonak osatutako kontseiluaren eraketarekin, Hideyoshik partaide ezberdinak orekatzea espero zuen, horietako bakar batek ere gobernuaren agintea lortzea eragotziz. Baina, Hideyoshi 1598an hil eta gutxira, erregeordeak bi taldetan banatu ziren: Tokugawa alde batetik eta gainontzeko laurak bestetik. Gerra, baina, ez zen 1600 erdialderarte hasi, urte berean amaituz Sekigaharako guduan, Hideyori bizirik eta Osakako gazteluaren kontrolaz utzi zuen bake zail bat adostu zen.

Kanpo estekak aldatu