Boromir Gondorrekoa, Denethor I.aren semea, Gondorreko hamaikagarren seneskal erregeordea izan zen. Minas Tirithen jaio zen, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2410. urtean, eta, Gondorreko gobernua hartu zuen 2477an, bere aita hil ondoren.

Gondorreko kapitain handi bat izan zen, bere aitaren gobernualdian, Mordorreko orkoek, 2475ean Osgiliath hartu zutenean, berak, orkoak garaitu eta, Anorien babesteko zubiak suntsitu zituzten tropak gidatu baitzituen.

Gudu horretan, Morguleko arma baten zauri bat jaso zuen, hainbeste ahuldu zuena, bere seneskaltza hasi ondoren, soilik 12 urtez gobernatu ahal izan zuela, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2489an hilez. Bere seme Zirion izan zen bere oinordekoa.

Eraztunen Elkartearen partaide izan zen Boromirrek, Denethor II.a seneskalaren semeak, bere izena, kapitain handi honengandik hartu zuen, berau bezain ausarta zena.


Aurrekoa
Denethor I.a
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2477-2489
Ondorengoa
Zirion

Kanpo estekak aldatu


J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna
Filmak: Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera
Pertsonaia nagusiak
Hobbitak: Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo
Gizonak: Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer
Besteak: Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola
Etsaiak: Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia