Borneo[1] munduko hirugarren uharterik handiena da, Groenlandia eta Ginea Berriaren ondoren, 743.330 km2-ko azalerarekin. Insulindia uhartedian dago eta 16 milioi pertsona bizi ziren guztira 2000. urtean.

Borneo
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Kinabalu (en) Itzuli
Garaiera4.095 m
Motauharte
Luzera1.366 km
Zabalera1.026 km
Azalera748.168 km²
Geografia
Map
Koordenatuak1°S 114°E / 1°S 114°E / -1; 114
Honen parte daMalaiar artxipelagoa
Estatu burujabe Indonesia
Ur-gorputzaOzeano Barea
Suluko itsasoa
Hegoaldeko Txinako itsasoa
Javako itsasoa
Celebesko itsasoa
Makassar itsasartea
Leku geografikoaHego-ekialdeko Asia

Asiako hego-ekialdean kokatuta, lurraldea administratiboki hiru herrialdetan banaturik dago: alde batetik, Indonesiak zati handiena du (Kalimantan), hegoaldeko bi herenak hain zuzen ere, eta 6.887.000 biztanle. Bestetik, Malaysiak ipar-mendebaldeko herena hartzen du ia osorik (Ekialdeko Malaysia, hots, Sabah eta Sarawak); azkenik, harexen erdialdean, Brunei dago.

Hiri nagusia Bandjarmasin da. Beste hiri garrantzitsuak Balikpapan, Brunei, Kota Kinabalu, Kuching eta Pontianak dira.

Geografia aldatu

Muga hauek ditu: iparraldean Hegoaldeko Txinako itsasoa, ipar-ekialdean Celebesko itsasoa, Makassar itsasartea ekialdean, Javako itsasoa hegoaldean, eta Karimata itsasartea hego-mendebalean. Borneo uhartea oso menditsua da eta Kinabalu (4.095 m) da mendirik altuena, uhartearen iparraldeko muturrean kokatutakoa.

Oihan sarri batek ia uharte osoa estaltzen du. Borneoko zenbait eremu ikertu gabe daude oraindik. Oihan ezezagun honetan, Barito, Kapuas eta Mahakan ibaietan zehar, jatorriz Indonesiakoa den jendea bizi da; Dayak herria, hain zuzen.

Ibaiei dagokienez, Kapuas (1.143 km), Mahakam (980 km), Barito (880 km) eta Rajang (563 km) luzeenak dira.

Historia aldatu

Europarrak XVI. mendean Borneoko kostaldean finkatu ziren. Holandarren, espainiarren eta ingelesen helburua izan zen uhartearen jabe egitea. Japoniarrek Kalimantan (Borneo holandar zaharra) hartu zuten 1942. eta 1945. urteetan zehar, egun Indonesiaren zati bat dena. Iparraldeko Borneo zaharra (egungo Sabah) eta Sarawak estatua Malaysiari lotu zitzaizkion 1963. urtean. Brunei sultanerria ingelesen mende dago.

Ekonomia aldatu

 
Bertako oihanetatik ateratzen den zura Borneoko baliabide natural garrantzitsuenetakoa da.

Dayak herrian erretako eremuen gaineko nekazaritza erabiltzen du, ladang izeneko teknikaz. Nekazari herria da: ekialdean, arroza, tabakoa eta piperra landatzen dituzte eta hevea iparraldean. Petrolio baliabideak ez daude oso ustiatuta (Tarakan eta Banjun petrolio putzuak daude eta petrolio findegia Balikpapanen). Kalitate eskaseko ikatza du, gero eta garrantzi txikiagokoa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak aldatu