Bordeleko Akademia (hezkuntza)

Bordele inguruko hezkuntza-barrutia Frantzia barruan

Bordeleko akademia (frantsesez: Acadèmie de Bordeaux) Frantziako hezkuntza-barrutia da, Akitaniako unibertsitate-errektore batek kudeatzen duena. Bordeleko akademia Frantziako A eremuko parte da 2015-2016 ikasturtea hasi zenetik.

Bordeleko Akademia (hezkuntza)
Datuak
Motabarruti akademikoa
HerrialdeaFrantzia
Osatuta
Historia
Sorrera1808
Akitania (Dordoina, Gironda, Landak. Lot eta Garona, eta Pirinio Atlantikoak)
Akitania berria

Akitania Berria eskualdeko bost departamentu biltzen ditu, bakoitza akademia-ikuskatzaile baten agintaritzapean kokatuta, Hezkuntza Nazionaleko sailaren zerbitzuetako zuzendaria dena, (errektorearen ikuskaritzapean jarduten du lehen eta bigarren hezkuntzako irakaskuntzan dituzten eskumenak erabiltzeko, baina ez goi-mailako hezkuntzan) :

2014 baino lehenago barruti honetan baziren unibertsitate gehiago (zeuden (Bordele I, II, III eta IV), baina 2014an berrantulatu zirenetik hiru bakarrik geratzen dira:[1]

  • Bordeleko Unibertsitatea (Université de Bordeaux) fusio baten ondorio da. Fusioa gertatu zen hainbat unibertsitateen artean, hala nola : Bordeaux IV (Montesquieu) + Bordeaux I + Bordeaux II (Segalen) 2014. urtean gauzatu zen fusioa. Arloak : Zuzenbidea eta zientzia politikoak, Ekonomia, kudeaketa eta administrazioa, Management, Medikuntza, Farmazia, Onkologia, Osasungintza, Medikuntza inguruko formakuntzak, Biologia, Fisika, Informatika, Kimika, Matematikak, Ingenieritzako ingurumena eta lurreko zientziak, Arnogintza, Soziologia, Antropologia, Hezkuntza zientziak, Kirol eta aktibitate fisikoeri lotutako zientziak eta teknikak, Pedagogia eta hezkuntza, Hezkuntza teknologikoa.
  • Bordele-Montaigne unibertsitatea (Université Bordeaux-Montaigne edo Bordeaux III). Errefusatu zuen 2014ko fusioan parte hartzea. Arloak : Arteak, Letrak, Historia, Artearen historia, geografia, antolaketa, urbanismoa, komunikazioa eta kazetaritza.
  • Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea Arloak: Letrak, Hizkuntzak, Gizarte eta Giza zientziak, Ekonomia, Kudeaketa, Zuzenbidea, Kirola, Zientziak eta teknologiak.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Universités de l'académie de Bordeaux» Ministère de l'Enseignement supérieur, de la Recherche et de l'Innovation (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu