Borås (bʊˈroːs ahoskatua) Suedia hegoaldeko hiria da, Västra Götaland probintziako bigarren handiena Göteborgen atzetik. 2016ko erroldaren arabera Borås udalerriak 108.741 biztanle ditu, hauetatik 66.273 herrigunean bertan.

Borås
urban area in Sweden (en) Itzuli
Fitxategi:Ez
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaVästra Götaland
Izen ofizialaBorås
Posta kodea50110–50899
Geografia
Koordenatuak57°43′02″N 12°56′45″E / 57.717104°N 12.945726°E / 57.717104; 12.945726
Map
Azalera967,54 km²
Altuera143 m eta 143 m
Demografia
Biztanleria74.042 (2020ko abenduaren 31)
62 (2020)
Metropolia108.741
Dentsitatea68,5 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1621
Telefono aurrizkia033
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakbaliorik ez
http://www.boras.se/

Historia aldatu

XIII mendekoa da Boråsko eraikin zaharrena, Caroli eliza. Herriko armarriak ardiei ilea mozteko bi guraize ageri ditu, izan ere historikoki erremintarien herria izan baita.

Gustavo II.a Adolfo erregeak 1621 urtean eman zizkion herri eskubideak. Helburua kaleko saltzaileei beren produktuak saltzeko merkatu bat ematea izan zen. Berehala hazi zen Borås eta mende bat pasa orduko 2.000 biztanleko herria bihurtu zen.

Historian hainbat sute izan ditu, aipagarrienak 1681, 1727, 1822 eta 1827 urtetakoak. Aipaturiko Caroli elizak zutik iraun zuen aldi guztietan.

1977an Boråsko Unibertsitatea sortu zen eta gaur egun 13.000 ikasle hartzen ditu.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Borås (2002-2015; precipitation 1961-1990; extremes since 1901))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 10.0 12.4 20.0 27.5 30.0 33.1 36.0 33.0 28.0 22.5 13.6 11.2 36.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.8 1.3 5.5 11.9 16.3 18.1 22.1 20.8 16.8 10.5 6.0 2.6 11.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.6 -1.5 1.3 6.6 11.1 13.7 17.2 16.3 12.5 7.3 3.8 0.3 7.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.0 -4.3 -2.8 1.4 5.9 9.2 12.4 11.8 8.3 4.1 1.6 -2.0 3.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -29.0 -34.1 -26.0 -17.0 -6.5 -3.0 0.0 -0.5 -5.0 -14.0 -18.5 -25.5 -34.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 86.2 54.6 63.8 54.9 58.1 73.9 83.9 83.2 100.4 105.0 116.3 95.2 975.4
Iturria (1): SMHI[1]
Iturria (2): SMHI Monthly Data 2002-2014[2]

Kirolak aldatu

Hiriko kirol talde nagusia IF Elfsborg futbol taldea da. Suediako sei liga eta hiru kopa irabazi ditu, eta UEFA Intertoto Kopa bi ere baditu lortuak.

Ondasun nabarmenak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu